[Librezale] CD libre bat egin nahi dute, laguntzerik?
    teketen 
    teketen a bildua gmail.com
       
    As, Maiatza 19, 17:35:34, CEST 2009
    
    
  
Laguntza eske etorri zaizkit CD bat grabatu nahi dutelako eta CD hori
copyleft izatea nahi dutelako. Zein lizentzia edo gomendatuko genieke?
CC-BY-SA proposatu diet, baina ez dakit zein da abesti horien egoera
aurretik, abesti herrikoiak??? Hemen mezua:
-----------------------------
Galdera bat daukat zuretzat. Mutrikun herriko kantu zaharrak
berreskuratzeko proiektu baten gabiltza
(http://www.atxukale.com/blogak/mutrikukokantak/), eta proiektu honen
emaitzetako bat CD bat izango da.
CDa copyleft izatea nahi dugu, baina gauza bat da guk nahi izatea eta
bestea copyleft izateko egin beharrekoak ondo egitea. Hau dela eta,
...., norengan jo dezaket nola egin behar dugun galdetzeko ?
Hasiera baten 5 edo 6 eurotan (prezio sinbolikoa) jartzea pentsatu
degu, baina jendeak kopiatu eta zabaltzea nahi dugunez, gauzak ondo
egin nahi ditxugu.
-----------------------------
Ba horixe, ea laguntzen diegun!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090519/fe8e2695/attachment-0001.html>
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago