Laguntza eske etorri zaizkit CD bat grabatu nahi dutelako eta CD hori copyleft izatea nahi dutelako. Zein lizentzia edo gomendatuko genieke? CC-BY-SA proposatu diet, baina ez dakit zein da abesti horien egoera aurretik, abesti herrikoiak??? Hemen mezua:

Galdera bat daukat zuretzat. Mutrikun herriko kantu zaharrak

berreskuratzeko proiektu baten gabiltza

(http://www.atxukale.com/blogak/mutrikukokantak/), eta proiektu honen

emaitzetako bat CD bat izango da.

CDa copyleft izatea nahi dugu, baina gauza bat da guk nahi izatea eta

bestea copyleft izateko egin beharrekoak ondo egitea. Hau dela eta,

...., norengan jo dezaket nola egin behar dugun galdetzeko ?

Hasiera baten 5 edo 6 eurotan (prezio sinbolikoa) jartzea pentsatu

degu, baina jendeak kopiatu eta zabaltzea nahi dugunez, gauzak ondo

egin nahi ditxugu.

Ba horixe, ea laguntzen diegun!