[Librezale] phpBB 3.0.4 euskaratuta

Ibon Idoiaga Basaras bixerdo a bildua gmail.com
As, Mar 31, 20:08:41, CEST 2009


Kaixo librezaleok!

Otsailetik aurrera phpBB2ri euskarri teknikoa emotea utzi behar zutela eta (
http://www.phpbb.com/community/viewtopic.php?f=14&t=1385785) Gabonetatik
hona phpBB3 itzultzen jarri naz.

Itzulpena dagoeneko amaituta dago baina oraindik ukitu batzuk behar ditu.
phpBBko foro ofizialean ezagutu berri dudan beste kide batek bere laguntza
eskaini dit (http://www.phpbb.com/community/viewtopic.php?f=66&t=1434265)
eta lehen bait lehen ekingo diogu txukuntzeari. Dena dela, zirriborroa
bidaltzen dizuet ea denon artean produktua hobetzen dugun.

Disclaimer pare bat:


   - Testua baino ez dago itzulita, irudirik gehitu gabe (orain artekoak
   subsilver tipokoak zirela uste dut eta phpBB3k gai hori erabiltzeko aukera
   ematen du hasierako instalaziotik, gainera ez dut menderatzen diseinu
   konturik)
   - Ezin izan dut era lokalean frogatu (agian berriro instalatu beharko da
   hizkuntza fitxategia hasieratik gehiturik) ea nonori ondo joakon
   - Itzulpena ingelesetik gaztelaniazko fitxategiak "matxakatuten" egin da.
   Agian, gaztelaniazko testuak agertu lei
   - search_synonyms eta search_ignore_words itzuli barik daude behar hori
   beste itzulpenen batean egon litekelakoan. Ba al dakizue egia ote den?
   (bilaketetan ekiditzeko hitz hutsen kutxak lirateke)

Beno, ba besterik ez. Ez dakit zerrendara fitxategi erantsirik gehitu
liezaioken baina badaezpada saiatzera noa. Dena dela, lehen esan bezala,
oraindik zirriborroa baino ez da, oraindik txukuntzea falta da.

Agur bero bat!
ibon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090331/d5675485/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: lang_basque.zip
Type: application/zip
Size: 176044 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090331/d5675485/attachment-0001.zip>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago