Kaixo librezaleok!

Otsailetik aurrera phpBB2ri euskarri teknikoa emotea utzi behar zutela eta (http://www.phpbb.com/community/viewtopic.php?f=14&t=1385785) Gabonetatik hona phpBB3 itzultzen jarri naz.

Itzulpena dagoeneko amaituta dago baina oraindik ukitu batzuk behar ditu. phpBBko foro ofizialean ezagutu berri dudan beste kide batek bere laguntza eskaini dit (http://www.phpbb.com/community/viewtopic.php?f=66&t=1434265) eta lehen bait lehen ekingo diogu txukuntzeari. Dena dela, zirriborroa bidaltzen dizuet ea denon artean produktua hobetzen dugun.

Disclaimer pare bat:

Testua baino ez dago itzulita, irudirik gehitu gabe (orain artekoak subsilver tipokoak zirela uste dut eta phpBB3k gai hori erabiltzeko aukera ematen du hasierako instalaziotik, gainera ez dut menderatzen diseinu konturik)

Ezin izan dut era lokalean frogatu (agian berriro instalatu beharko da hizkuntza fitxategia hasieratik gehiturik) ea nonori ondo joakon

Itzulpena ingelesetik gaztelaniazko fitxategiak "matxakatuten" egin da. Agian, gaztelaniazko testuak agertu lei

search_synonyms eta search_ignore_words itzuli barik daude behar hori beste itzulpenen batean egon litekelakoan. Ba al dakizue egia ote den? (bilaketetan ekiditzeko hitz hutsen kutxak lirateke)

Beno, ba besterik ez. Ez dakit zerrendara fitxategi erantsirik gehitu liezaioken baina badaezpada saiatzera noa. Dena dela, lehen esan bezala, oraindik zirriborroa baino ez da, oraindik txukuntzea falta da.

Agur bero bat!
ibon