[Librezale] Fwd: OpenOffice 3 eskuliburua euskaratzeari buruz

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Mar 31, 10:39:00, CEST 2009


ar., 2009.eko marren 31a 10:15(e)an, Ibon Igartua(e)k idatzi zuen:
>
> aupa !
>
> web.arduraduna a bildua librezale.org <mailto:web.arduraduna a bildua librezale.org>
> kontuan jasotako mezua ... uste dut Asier dagoeneko zerrendan harpidetu dela
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: *asier leoz* <asileoz a bildua gmail.com <mailto:asileoz a bildua gmail.com>>
> Date: 2009/3/30
> Subject: OpenOffice 3 eskuliburua euskaratzeari buruz
> To: web.arduraduna a bildua librezale.org <mailto:web.arduraduna a bildua librezale.org>
>
>
> Kaixo,
>
> Asier Leoz dut izena eta Deustoko Unibertsitateak Donostian daukan Giza
> Zientziak fakultatean lan egiten dut irakasle moduan. Beste zenbait
> eginkizunez gain, webgunearen ardura ere daukat, eta eduki berriak
> sartzen ari nintzela zalantza izan nuen. Ea zuen laguntzarekin argitzea
> daukadan.
>
> Nire asmoa zen OpenOffice suitearen azkenengo bertsioarekin batera atera
> den eskuliburua pdf moduan weban zintzilikatzea. Gero eta gehiago ari
> gara lortzen software libreak ikasle eta irakasleen interesa jasotzea
> eta ez legoke gaizki tresna hori eskura izatea, nahiz eta eskuliburua
> ingelesez dagoen idatzia. Horretan ari nintzela, ideia izan nuen:
> zergatik ez eskuliburua erabat euskaratu? Nik dakidala ez da
> horrelakorik egin 2003an Eusko Jaurlaritza tartean zela egin zenetik,
> baina OpenOffice 1-en gainean egina dago eta egun oso desfasatuta
> gelditu da. Jakina, lan handia izan daiteke 433 orri horiek banan-banan
> itzultzea, baina jakin nahi nuke zuei zer iruditzen zaizuen, esfortzuak
> mereziko duela uste duzuen, alegia.
>
> Unibertsitateak badauka diru bat proiektutan erabiltzeko eta akaso
> moduan egongo litzateke aurrekontu baten gainean lana taxuz eta ondo
> egiteko. Horregatik jotzen dut zuengana: zentzua dauka? merezi du
> honetan jartzea? Nire ustez OpenOfficearen 3garren bertsioa oso ona da
> eta nobedaderik egongo balira ere gida baliagarria izango litzateke
> denbora tarte batean, baina ezin dut seguru esan. mundu honetan gauzak
> azkar dijoaz eta.
>
> Esaidazue zein den zuen iritzia, bai?
>
> Mila esker arretagatik eta hurrenarte.
>
> Asier Leoz
> Deustuko Unibertsitatea

Aupa Asier,

Ez dakit zehazki zein eskulibururi buruz ari zaren, ez baituzu inolako 
erreferentziarik eman.

Halere, ezer egiten hasi aurretik dooteo-rekin (EuskalGNUko kide eta 
OOo-ren lokalizazio-lanen arduradunarekin) jarriko nintzateke 
harremanetan, azkenaldian HPSren laguntzaren bitartez laguntza-dokumentu 
asko ari baita itzultzen (adibide garbiena GNOMEren laguntza da) eta 
litekeena delako OpenOffice.org-en gaineko zerbait itzulia izatea. Zuen 
lanak talkarik ez egiteko diot hau batez ere.

Hortik aurrera, Anderrek esan bezela urrats garrantzitsua (eta 
estrategikoa) da OOo-ren gaineko dokumentazio-lan oso bat euskaratuta 
izatea, beraz zentzua izateaz gain, merezi duelakoan nago.

Gero arte,
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago