[Librezale] Fwd: OpenOffice 3 eskuliburua euskaratzeari buruz
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
As, Mar 31, 10:34:09, CEST 2009
Aupa!
Gidaliburu hori euskaraz izatea OSO garrantzitsua dela uste dut. Uste
dut inoiz eman den migraziorik handiena ematen ari dela eta inoiz baino
erabiltzaile gehiago dituela Ooo.
3.0 gidaliburua ez dut uste zaharkitua geratuko denik bestea besteko
azkar. Adibidez datorren hilean aterako den 3.1 bertsioak ez ditu
aldaketa [1] eta [2] izugarriak aurreikusten.
Nik itzulpena nolabait bideratzea animatzea besterik ez.
Izan libre, izan euskaldun!
[1] http://www.oooninja.com/2009/01/openofficeorg-31-new-features.html
[2]
http://wiki.services.openoffice.org/wiki/Features#Features_planned_for_OOo_3.1_.28not_before_Wednesday_15th_April_2009_.29
Ibon Igartua(e)k dio:
>
> aupa !
>
> web.arduraduna a bildua librezale.org <mailto:web.arduraduna a bildua librezale.org>
> kontuan jasotako mezua ... uste dut Asier dagoeneko zerrendan
> harpidetu dela
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: *asier leoz* <asileoz a bildua gmail.com <mailto:asileoz a bildua gmail.com>>
> Date: 2009/3/30
> Subject: OpenOffice 3 eskuliburua euskaratzeari buruz
> To: web.arduraduna a bildua librezale.org <mailto:web.arduraduna a bildua librezale.org>
>
>
> Kaixo,
>
> Asier Leoz dut izena eta Deustoko Unibertsitateak Donostian daukan
> Giza Zientziak fakultatean lan egiten dut irakasle moduan. Beste
> zenbait eginkizunez gain, webgunearen ardura ere daukat, eta eduki
> berriak sartzen ari nintzela zalantza izan nuen. Ea zuen laguntzarekin
> argitzea daukadan.
>
> Nire asmoa zen OpenOffice suitearen azkenengo bertsioarekin batera
> atera den eskuliburua pdf moduan weban zintzilikatzea. Gero eta
> gehiago ari gara lortzen software libreak ikasle eta irakasleen
> interesa jasotzea eta ez legoke gaizki tresna hori eskura izatea,
> nahiz eta eskuliburua ingelesez dagoen idatzia. Horretan ari nintzela,
> ideia izan nuen: zergatik ez eskuliburua erabat euskaratu? Nik
> dakidala ez da horrelakorik egin 2003an Eusko Jaurlaritza tartean zela
> egin zenetik, baina OpenOffice 1-en gainean egina dago eta egun oso
> desfasatuta gelditu da. Jakina, lan handia izan daiteke 433 orri
> horiek banan-banan itzultzea, baina jakin nahi nuke zuei zer iruditzen
> zaizuen, esfortzuak mereziko duela uste duzuen, alegia.
>
> Unibertsitateak badauka diru bat proiektutan erabiltzeko eta akaso
> moduan egongo litzateke aurrekontu baten gainean lana taxuz eta ondo
> egiteko. Horregatik jotzen dut zuengana: zentzua dauka? merezi du
> honetan jartzea? Nire ustez OpenOfficearen 3garren bertsioa oso ona da
> eta nobedaderik egongo balira ere gida baliagarria izango litzateke
> denbora tarte batean, baina ezin dut seguru esan. mundu honetan gauzak
> azkar dijoaz eta.
>
> Esaidazue zein den zuen iritzia, bai?
>
> Mila esker arretagatik eta hurrenarte.
>
> Asier Leoz
> Deustuko Unibertsitatea
>
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago