[Librezale] Fwd: OpenOffice 3 eskuliburua euskaratzeari buruz
Ibon Igartua
ibon.igartua a bildua gmail.com
As, Mar 31, 10:15:08, CEST 2009
aupa !
web.arduraduna a bildua librezale.org kontuan jasotako mezua ... uste dut Asier
dagoeneko zerrendan harpidetu dela
---------- Forwarded message ----------
From: asier leoz <asileoz a bildua gmail.com>
Date: 2009/3/30
Subject: OpenOffice 3 eskuliburua euskaratzeari buruz
To: web.arduraduna a bildua librezale.org
Kaixo,
Asier Leoz dut izena eta Deustoko Unibertsitateak Donostian daukan Giza
Zientziak fakultatean lan egiten dut irakasle moduan. Beste zenbait
eginkizunez gain, webgunearen ardura ere daukat, eta eduki berriak sartzen
ari nintzela zalantza izan nuen. Ea zuen laguntzarekin argitzea daukadan.
Nire asmoa zen OpenOffice suitearen azkenengo bertsioarekin batera atera den
eskuliburua pdf moduan weban zintzilikatzea. Gero eta gehiago ari gara
lortzen software libreak ikasle eta irakasleen interesa jasotzea eta ez
legoke gaizki tresna hori eskura izatea, nahiz eta eskuliburua ingelesez
dagoen idatzia. Horretan ari nintzela, ideia izan nuen: zergatik ez
eskuliburua erabat euskaratu? Nik dakidala ez da horrelakorik egin 2003an
Eusko Jaurlaritza tartean zela egin zenetik, baina OpenOffice 1-en gainean
egina dago eta egun oso desfasatuta gelditu da. Jakina, lan handia izan
daiteke 433 orri horiek banan-banan itzultzea, baina jakin nahi nuke zuei
zer iruditzen zaizuen, esfortzuak mereziko duela uste duzuen, alegia.
Unibertsitateak badauka diru bat proiektutan erabiltzeko eta akaso moduan
egongo litzateke aurrekontu baten gainean lana taxuz eta ondo egiteko.
Horregatik jotzen dut zuengana: zentzua dauka? merezi du honetan jartzea?
Nire ustez OpenOfficearen 3garren bertsioa oso ona da eta nobedaderik egongo
balira ere gida baliagarria izango litzateke denbora tarte batean, baina
ezin dut seguru esan. mundu honetan gauzak azkar dijoaz eta.
Esaidazue zein den zuen iritzia, bai?
Mila esker arretagatik eta hurrenarte.
Asier Leoz
Deustuko Unibertsitatea
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090331/8145ddf9/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago