[Librezale] Galdera bat Librezaleko web orriari buruz

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Mar 20, 09:22:30, CET 2009


Aupa Manex,

2009/3/12 Manex Agirrezabal <manex.agirrezabal a bildua gmail.com>:
> Iepa denoi:
>
> Orduan, ondorioztatu dut biek egitura berdina izanik egitura horren
> plantilla bat lortzea egongo dela, eta zuengana jotzea besterik ez zait
> bururatu.
>
> Beraz, galdera honakoa da: Ba al dago librezaleko web orriaren
> txantilloirik horretan oinarrituta beste web orri bat egiteko?

Egungo webgunea Ibonek egin zuen duela denbora dexente eta, bai,
egungo mozilla.org-en tankera du (bide batez: mozilla.org
birdiseinaketa prozesuan dago, laster webgune berria izango dute).

Librezalekoa Cavendish izeneko txantiloia da zehazki (ziklista
bezela). Ez dakidana da txantiloia nondik eskuratu zuen; seguruena
webgune osoa deskargatuta. Mezu hau irakurtzen badu berak erantzungo
dizu hobekien.

Halere, ondo gogoratzen badut behintzat, Mozillaren webguneetako
diseinuak ezin dira besterik gabe erabili, ez behintzat
azken-azkenekoak (mozilla-europe.org-ekoa, adibidez).

Edozein kasutan, Open Source Web Designs webgunea[1] ere hortxe duzu,
2000 diseinu inguru zuzenean deskargatu eta erabiltzeko moduan.

Ondo segi,
Julen.

[1] http://www.oswd.org/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago