[Librezale] Galdera bat Librezaleko web orriari buruz

Manex Agirrezabal manex.agirrezabal a bildua gmail.com
Ast, Mar 12, 14:52:21, CET 2009


Iepa denoi:

	Lanik ez egiteaz aparte, uste dut librezalen mesede gehien eskatzen
dituen kidea izatera pasako naizela. Pentsatuko zenuten bezela, gauza
bat galdetzeko bidaltzen dut e-posta hau. Kontua da, informatika ikasle
talde bat web orri bat egitekotan gaudela, eta gaur egiturari buruz hitz
egiten egon garenean, nik oroitu dut librezaleko orria eta mozillakoa
oso oso antzekoak direla. Egitura hori erosoa da, eta gure web orria
antzekoa izatea gustatuko litzaiguke.

Orduan, ondorioztatu dut biek egitura berdina izanik egitura horren
plantilla bat lortzea egongo dela, eta zuengana jotzea besterik ez zait
bururatu.

Beraz, galdera honakoa da: Ba al dago librezaleko web orriaren
txantilloirik horretan oinarrituta beste web orri bat egiteko?

Hor uzten dut galdera, eta berriro, aurrekoan bezela, lehenik eta behin,
Eskerrik asko.


MANEX AGIRREZABAL

PD: web orria sortutakoan emango dizuegu helbidea zuek ere bertan parte
hartzeko.

Hau publizitatea da, badakit
http://www.zubertsotan.net/index.php?option=com_content&view=article&id=267:1-puntu-erantzun-lehiaketa&catid=58:martxoan-bertsoa-2009&Itemid=58




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago