[Librezale] wikiak euskaratu
gorka azkarate
gorkaazkarate a bildua euskalerria.org
Or, Eka 26, 14:14:25, CEST 2009
Aupa librezaleok,
Eskerrik asko nik aurreko astean egindako eskaerari emandako
erantzunengatik, erantzun
ezezkoa izan da kasu gehienetan baina tira...
Baten batek nire hasierako eskaera oso argia ez zela iradoki du eta besteren
batek
galdetu dit ea nik hartuko nukeen wikispaces euskaraz mantentzeko ardura...
Nire eskaeran, nik ere beste batzuk agertu dituzuen zalantza berberak edo
oso antzekoak
erakusten nituen. Bere garaian nik baino gehiago zekitenei galdetu, wiki
euskarri on bat
euskaraz behar eta... Wikispaces euskaraturik dago. Nik dakidala Jaime
Villaluengak egin
zuen itzulpenaren zati handia, zatirik handiena ziur aski, baina mezu
pribatu batean esan
zidan eguneratze lanetan behar bada ez zela luze ibiliko. Nik orain arte
behin baino
gehiagotan egin egin ditut eguneratze lanak eta saiatuko naiz aurrerantzean
ere
eguneratze lanei jarraipena egiten baina... Eskaera egin banuen, kontua
pertsona bakar
baten ardurapean ez uzteko izan zen. Wikispacesen pootlerako bidea jende
askok
ikusteko moduko tokian esteka uztea, besterik ez zen nire asmoa, ez
itzultzeko testigua
inori pasatzea. Ardura hori pertsona bakar batengan uztea arriskutsu
iruditzen zitzaidan,
besterik gabe, nire karmaren bila Tibeteko monasterio off-line batera joango
banintz edo
nire maitale guztiak, batera, haurdun geratuko balira, wikispaces umezurtz
geratuko
litzateke eta pixkanaka-pixkanaka gero eta ingelesago bihurtuko, geure
hezkuntza sistema
legez...
Nire eskaera, baten batek argiago nahi zuen irakurri, hauxe zen; librezale
taldearen pootle
itzulpen zerrendaren ondoan wikispaces itzultzeko esteka jartzea, besterik
gabe.
Wikispaces ez da software librea izango baina doaneko (+ publizitaterik
gabe) zerbitzu
onak eskaintzen ditu, hezkuntzan, egun, gehien erabiltzen den wiki euskarria
da eta pozik
sartuko nintzateke ni ere beste librezale batzuk iradoki duzuen bezala beste
euskarri
libreago bat euskaratze proiektuan.
Baten batek adierazi du dagoeneko badaudela beste wiki sistema libre batzuk
euskaraturik eta horiek indartzea izan beharko litzatekeela librezaleon
erronka. Erabat
ados nago azken horrekin baina azterketatxoa egin nuen aurreko batean eta
euskaraturik
hiru euskarri besterik ez nituen topatu: dokuwiki, nirewiki eta wikispaces.
Dokuwiki %99
baino gehiago euskaraturik topatu nuen eta gutxiago kostatu zitzaidan %100
horretara
iristea egindako lana behar den tokiraino helaraztea baino (oraindik lortu
ez). Nirewiki ez
dakit noraino den librea, ez du kontua ikertzeko astirik izan, baina hori
guretzat oso
inportantea bada ere badago nirewikirekin beste problematxoa... Zuetariko
baten batek
bota zuen bezala, nik ere ez ditut oso gauza goxoak entzun nirewiki horri
buruz, eta barka
nazatela proiektu horren atzetik daudenak lerro hauek irakurtzen
badizkidate. Horrelako
lan guztiak, oso emaitza onak, oraingoz, lortzen ez dituztenak ere, niretzat
miresgarriak
dira. Baina, oraingoz, nirewiki ez dabil ondo.
Beste batek, Julenek nik uste, mediawikiren alde egiten zuen. Euskaraturik
zegoela
adierazten zuen. Badakit oso wiki bikainak daudela euskarri horren gainean
euskaraz
baina euskarria euskaraturik bilatu bai baina aurkitu ez dut aurkitu. Ziur
aski, euskaratzeko
hautagairik onena izan daiteke wikimedia oraindik euskaraturik ez badago.
Baina motorra
euskaratzearekin behar denaren erdia besterik ez dugu aurreratu, zerbitzu
onak (eta ahal
bada doanekoa) ere beharko ditugu.
Besteren batek adierazi du wikispaceserako esteka besteen ondoan jarrita
bikoizketa
problemak sortuko liratekeela. Nik, kontu teknikoez, hutsaren hurrengoa
baina pootle
batean sartzeko esteka zerrendako besteen ondoan jarrita egongo balitz,
balizko itzultzaile
boluntario berriari izena eman eta sartu, betiko bi urratsak besterik ez
lizkioke eskatuko
eta wikispacesekoen pootle plataforman sartuko litzateke zuzenean,
librezaleen beste
proiektuak ikutu barik.
Nik ere nire mezuari erantzun duten batzuek bezala pentsatzen dut, baldin
badago wiki
euskarri on bat, praktikoa, intuitiboa eta software librearen gainean
eraikita, horixe izan
beharko litzatekeela librezale bezalako taldearen lehentasuna. Baina uste
dut erantzun
batzuetan bi kontu nahasten direla: gauza bat da wikiaren motorra zein den,
zein
softwarekin dagoen eraikita, software librea edo pribatiboa ote den, eta
beste kontu bat da
motor horietako batekin ze zerbitzu eskaintzen den. Software librearekin
sasizko
enpresarik putakumeena kudea daiteke eta alderantziz, copiright baten
babesean zerbitzu
balekoak eskaini daitezke... Hau da motorra ez dakit baina zerbitzuak bai
beharko ditugula
euskaraz.
Egun hauetan ibili naiz wiki euskarri batzuk aztertzen. Egindako behaketaren
emaitza
euskal wikipedian eskegi dut “wiki” hitzari lotutako artikuluan, “software”
atalean.
Asmoa zen aztertzea ea zein izan daitekeen aztertu ditudan euskarrien artean
wikiak
euskaraz eta ahalik eta modu libreen eta errazen eta intuitiboen-eta,
euskaratzeko wiki
euskarrien artean hautagairik onena. Wikimatrix horren laguntzarekin 25
wikirik
entzutetzuenak omen direnak aztertu ditut eta dozena eta erdi bat eroan
ditut goian
aipaturiko wikipedia artikulura:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wiki#Softwarea
(Lehen gaztelaniazko “wiki” artikuluaren itzulpena zegoen, uste dut orain
atal hau
gaztelaniazkoena baino txukunago geratu zaigula; hobetzea zuen esku).
Behar bada, librezale taldeak horietako bat, edo besteren bat, babestu eta
euskaratzeko
bidean jarri beharko luke. Wiki euskarri libre eta euskaldun baten bat
bilatu eta euskaratu
beharko genuke?
Software librearena eta lizentzia libreen babesaren oinarriaz gain,
(programatzeko zein
hizkuntza hobestearena, zuen kontu), edozein erabiltzaile hasiberrirentzat
intuitiboa,
erabiltzeko erraza izan beharko. (Ezer instalatu gabe eta ostatu doan erraz
lortzerik
balego, perfektu!)
Euskaratzeko bidea erraztea, behar bada, izan beharko litzateke librezaletik
egin
beharreko lana. Daudenen artean bat hautatu, itzultzeko bidea zabaldu...
Barkatu txapa, baina laburtzeko astirik ez dut izan...
Izan libre, izan zoriontsu eta bilazazue zuen karma ;-) (Ni hasia naiz;
ommm...)
--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090626/ed18419b/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago