[Librezale] [SPAMB] wikiak euskaratu
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Or, Eka 26, 15:57:02, CEST 2009
Aupa txo!
Lehenik eta behin eskerrik asko horren erantzun mamitua bidaltzeagatik
eta wikipediako artikuluagatik.
> ... Eskaera egin banuen, kontua pertsona bakar
> baten ardurapean ez uzteko izan zen. Wikispacesen pootlerako bidea
> jende askok
> ikusteko moduko tokian esteka uztea, besterik ez zen nire asmoa, ez
> itzultzeko testigua
> inori pasatzea. Ardura hori pertsona bakar batengan uztea arriskutsu
> iruditzen zitzaidan,
> besterik gabe, nire karmaren bila Tibeteko monasterio off-line batera
> joango banintz edo
> nire maitale guztiak, batera, haurdun geratuko balira, wikispaces
> umezurtz geratuko
> litzateke eta pixkanaka-pixkanaka gero eta ingelesago bihurtuko, geure
> hezkuntza sistema
> legez...
>
Librezaleko pootlen kokatu arren gauza bera gerta daiteke. Konkretuki
norbaitek ardura hartzen ez badu proiektua umezurtz geratzen da eta....
hainbat daude egoera horretan.
[Nola dago Eubako asanbaladan komentatutako 'semaforoen kontua?]
> Nire eskaera, baten batek argiago nahi zuen irakurri, hauxe zen;
> librezale taldearen pootle
> itzulpen zerrendaren ondoan wikispaces itzultzeko esteka jartzea,
> besterik gabe.
Nik ez nuen horrela ulertu, librezaleko pootlen kopia jartzea ulertu nuen.
Nire iritzi xumean libreak ez diren (edo baita eta librezaletik kanpo)
eta euskaldunak diren proiektuetara loturak izango lituzkeen orri bat
sor daiteke librezaleko webgunean.
> Nik ere nire mezuari erantzun duten batzuek bezala pentsatzen dut,
> baldin badago wiki
> euskarri on bat, praktikoa, intuitiboa eta software librearen gainean
> eraikita, horixe izan
> beharko litzatekeela librezale bezalako taldearen lehentasuna. Baina
> uste dut erantzun
> batzuetan bi kontu nahasten direla: gauza bat da wikiaren motorra zein
> den, zein
> softwarekin dagoen eraikita, software librea edo pribatiboa ote den,
> eta beste kontu bat da
> motor horietako batekin ze zerbitzu eskaintzen den. Software
> librearekin sasizko
> enpresarik putakumeena kudea daiteke eta alderantziz, copiright baten
> babesean zerbitzu
> balekoak eskaini daitezke... Hau da motorra ez dakit baina zerbitzuak
> bai beharko ditugula
> euskaraz.
>
Bi konturekin zabiltza, wiki motorra eta wikiak egiteko web zerbitzua.
Lehena softwarea da eta hori bai da librezaleren eragin eremua, orain
arte librezale (nik dakidala, zuzen nazazue oker banabil) ez da
"zerbitzu sortzaile" izan. Izan beharko luke? Nor arduratuko litzateke
zerbitzuaz, mantenuaz.....
Hainbat zerbitzu euskaratzea erabat estrategikoa izan daiteke
soziolinguistikoki, eta baloratzekoa da egokiago euskarazkoa sortzea edo
dagoena euskaratzea ote den. Euskaratzerik badago, askotan zerbitzua
ematen duten enpresek software librea erabili arren ez dute zerbitzua
hizkuntza guztietan ematen eta. (Eman nahi)
Zorionak zugaz.com proiketuari adibidez, zerbitzua oinarritik euskaraz
sortzeko apustuagatik.
ez dakit nahasten ote ez nabilen... baina espero ulertuko nauzutela.
>
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wiki#Softwarea
>
> (Lehen gaztelaniazko “wiki” artikuluaren itzulpena zegoen, uste dut
> orain atal hau
> gaztelaniazkoena baino txukunago geratu zaigula; hobetzea zuen esku).
>
Lan bikaina motel!!
> Behar bada, librezale taldeak horietako bat, edo besteren bat, babestu
> eta euskaratzeko
> bidean jarri beharko luke. Wiki euskarri libre eta euskaldun baten bat
> bilatu eta euskaratu
> beharko genuke?
>
Lehenik eta behin ez naiz wikietan aditua.
Niri kanpotik begiratuta tikiwiki itxura oso onekoa iruditu zait:
- LGPL da
- Hainbat hizkuntza batera kudea ditzakeen CMS sortzen du:
http://doc.tikiwiki.org/tiki-index.php?page=Internationalization+(i18n)
- Gure OSOITZek bere garaian (2003ko urrian) zeoze egin zuen eta
librezale.org ageri da itzultzaile eta erabiltzaile bezala!!!!
http://tikiwiki.org/TikiWikiInternationalizationAndLanguages
Inork begiratzerik zenbat lan duen hau martxan jartzea?
Beharbada guztion artean martxan jar genezake, baina arduradun bat behar
da, Gorka prest hago?
Izan libre, izan euskaldun!
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago