Aupa librezaleok,

Eskerrik asko nik aurreko astean egindako eskaerari emandako erantzunengatik, erantzun

ezezkoa izan da kasu gehienetan baina tira...

Baten batek nire hasierako eskaera oso argia ez zela iradoki du eta besteren batek

galdetu dit ea nik hartuko nukeen wikispaces euskaraz mantentzeko ardura...

Nire eskaeran, nik ere beste batzuk agertu dituzuen zalantza berberak edo oso antzekoak

erakusten nituen. Bere garaian nik baino gehiago zekitenei galdetu, wiki euskarri on bat

euskaraz behar eta... Wikispaces euskaraturik dago. Nik dakidala Jaime Villaluengak egin

zuen itzulpenaren zati handia, zatirik handiena ziur aski, baina mezu pribatu batean esan

zidan eguneratze lanetan behar bada ez zela luze ibiliko. Nik orain arte behin baino

gehiagotan egin egin ditut eguneratze lanak eta saiatuko naiz aurrerantzean ere

eguneratze lanei jarraipena egiten baina... Eskaera egin banuen, kontua pertsona bakar

baten ardurapean ez uzteko izan zen. Wikispacesen pootlerako bidea jende askok

ikusteko moduko tokian esteka uztea, besterik ez zen nire asmoa, ez itzultzeko testigua

inori pasatzea. Ardura hori pertsona bakar batengan uztea arriskutsu iruditzen zitzaidan,

besterik gabe, nire karmaren bila Tibeteko monasterio off-line batera joango banintz edo

nire maitale guztiak, batera, haurdun geratuko balira, wikispaces umezurtz geratuko

litzateke eta pixkanaka-pixkanaka gero eta ingelesago bihurtuko, geure hezkuntza sistema

legez...

Nire eskaera, baten batek argiago nahi zuen irakurri, hauxe zen; librezale taldearen pootle

itzulpen zerrendaren ondoan wikispaces itzultzeko esteka jartzea, besterik gabe.

Wikispaces ez da software librea izango baina doaneko (+ publizitaterik gabe) zerbitzu

onak eskaintzen ditu, hezkuntzan, egun, gehien erabiltzen den wiki euskarria da eta pozik

sartuko nintzateke ni ere beste librezale batzuk iradoki duzuen bezala beste euskarri

libreago bat euskaratze proiektuan.

Baten batek adierazi du dagoeneko badaudela beste wiki sistema libre batzuk

euskaraturik eta horiek indartzea izan beharko litzatekeela librezaleon erronka. Erabat

ados nago azken horrekin baina azterketatxoa egin nuen aurreko batean eta euskaraturik

hiru euskarri besterik ez nituen topatu: dokuwiki, nirewiki eta wikispaces. Dokuwiki %99

baino gehiago euskaraturik topatu nuen eta gutxiago kostatu zitzaidan %100 horretara

iristea egindako lana behar den tokiraino helaraztea baino (oraindik lortu ez). Nirewiki ez

dakit noraino den librea, ez du kontua ikertzeko astirik izan, baina hori guretzat oso

inportantea bada ere badago nirewikirekin beste problematxoa... Zuetariko baten batek

bota zuen bezala, nik ere ez ditut oso gauza goxoak entzun nirewiki horri buruz, eta barka

nazatela proiektu horren atzetik daudenak lerro hauek irakurtzen badizkidate. Horrelako

lan guztiak, oso emaitza onak, oraingoz, lortzen ez dituztenak ere, niretzat miresgarriak

dira. Baina, oraingoz, nirewiki ez dabil ondo.

Beste batek, Julenek nik uste, mediawikiren alde egiten zuen. Euskaraturik zegoela

adierazten zuen. Badakit oso wiki bikainak daudela euskarri horren gainean euskaraz

baina euskarria euskaraturik bilatu bai baina aurkitu ez dut aurkitu. Ziur aski, euskaratzeko

hautagairik onena izan daiteke wikimedia oraindik euskaraturik ez badago. Baina motorra

euskaratzearekin behar denaren erdia besterik ez dugu aurreratu, zerbitzu onak (eta ahal

bada doanekoa) ere beharko ditugu.

Besteren batek adierazi du wikispaceserako esteka besteen ondoan jarrita bikoizketa

problemak sortuko liratekeela. Nik, kontu teknikoez, hutsaren hurrengoa baina pootle

batean sartzeko esteka zerrendako besteen ondoan jarrita egongo balitz, balizko itzultzaile

boluntario berriari izena eman eta sartu, betiko bi urratsak besterik ez lizkioke eskatuko

eta wikispacesekoen pootle plataforman sartuko litzateke zuzenean, librezaleen beste

proiektuak ikutu barik.

Nik ere nire mezuari erantzun duten batzuek bezala pentsatzen dut, baldin badago wiki

euskarri on bat, praktikoa, intuitiboa eta software librearen gainean eraikita, horixe izan

beharko litzatekeela librezale bezalako taldearen lehentasuna. Baina uste dut erantzun

batzuetan bi kontu nahasten direla: gauza bat da wikiaren motorra zein den, zein

softwarekin dagoen eraikita, software librea edo pribatiboa ote den, eta beste kontu bat da

motor horietako batekin ze zerbitzu eskaintzen den. Software librearekin sasizko

enpresarik putakumeena kudea daiteke eta alderantziz, copiright baten babesean zerbitzu

balekoak eskaini daitezke... Hau da motorra ez dakit baina zerbitzuak bai beharko ditugula

euskaraz.

Egun hauetan ibili naiz wiki euskarri batzuk aztertzen. Egindako behaketaren emaitza

euskal wikipedian eskegi dut “wiki” hitzari lotutako artikuluan, “software” atalean.

Asmoa zen aztertzea ea zein izan daitekeen aztertu ditudan euskarrien artean wikiak

euskaraz eta ahalik eta modu libreen eta errazen eta intuitiboen-eta, euskaratzeko wiki

euskarrien artean hautagairik onena. Wikimatrix horren laguntzarekin 25 wikirik

entzutetzuenak omen direnak aztertu ditut eta dozena eta erdi bat eroan ditut goian

aipaturiko wikipedia artikulura:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Wiki#Softwarea

(Lehen gaztelaniazko “wiki” artikuluaren itzulpena zegoen, uste dut orain atal hau

gaztelaniazkoena baino txukunago geratu zaigula; hobetzea zuen esku).

Behar bada, librezale taldeak horietako bat, edo besteren bat, babestu eta euskaratzeko

bidean jarri beharko luke. Wiki euskarri libre eta euskaldun baten bat bilatu eta euskaratu

beharko genuke?

Software librearena eta lizentzia libreen babesaren oinarriaz gain, (programatzeko zein

hizkuntza hobestearena, zuen kontu), edozein erabiltzaile hasiberrirentzat intuitiboa,

erabiltzeko erraza izan beharko. (Ezer instalatu gabe eta ostatu doan erraz lortzerik

balego, perfektu!)

Euskaratzeko bidea erraztea, behar bada, izan beharko litzateke librezaletik egin

beharreko lana. Daudenen artean bat hautatu, itzultzeko bidea zabaldu...

Barkatu txapa, baina laburtzeko astirik ez dut izan...

Izan libre, izan zoriontsu eta bilazazue zuen karma ;-) (Ni hasia naiz; ommm...)

Gorka Azk.