[Librezale] wikispaces.com euskaraz pootle.librezale.org sartzeko eskaera

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Eka 21, 19:16:10, CEST 2009


Aupa librezale,

Benetan interesgarriak iruditu zaizkit egin dituzun hausnarketak
Txopi, hortaz uste dut komentarioren bat merezi dutela zure hitzek
(azken mezuan igual pixka bat haritik irten zara x"D).

Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 19 15:10):
>
> Badago euskarazko wikien zerbitzua software librearekin ematen dituenik?
> Zein?
>
> Nik ez dakit. Badago, Librezaletik aukera hori bultzatu behar genukela
> uste dut. Ez badago, Wikispaces bezalako zerbitzu bat euskaratzen
> laguntzea planteatu genezake. Hori da nik uste dudana :-)

Zerorrek aipatu duzun Nirewiki software librea da, hala diote
behintzat proiektuaren orrian:
http://nirewiki.org/es

Ez dut topatu ordea iturburu-kodea inon, baina ziur nago eskatuz gero
ez luketela partekatzeko arazorik izango.

> > Ez dut uste zentzurik daukanik Wikispaces-en euskaratzea Librezalen
> > mantentzeak, arrazoi hauek tarteko:
> > - Kodea ez da irekia (edo ez naiz topatzeko gai izan, ezta ekarpenak
> > egin nahi dituztenentzako argibideak ere) eta taldearen oinarriak
> > software libre eta kode irekikoaren gainean eraikitzen dira.
>
> Nik ez dakit zeintzuk diren talde honen oinarriak. Asanblada honek
> erabakitzen dituenak ezta? Aukeratu beharrekotan zerk dauka lehentasun
> handiagoa softwarearen askatasunak ala euskaraz egotea?
>
> Librezaleko foroetan Windows erabiltzaileen laguntza foroa zegoen.
> Librezaleko kide batek MacOS X euskaratu zuen. Software librea diren baina
> euskararik ez duten proiekturik egin dugu inoiz?
>
> Aukeratzekotan nik uste dut euskarari eman behar diogula lehentasuna.
> Baina badago aukeraketa hori ez egitea ere. Librea eta euskaraz ez bada,
> ez dugu babesten eta kitto.

Hemen akaso aitona tipuletek hitz egin beharko dute, baina uste dut
taldearen zutabeak webguneko hasiera-orrian nahiko garbi azaltzen
direla: euskara informatikaren munduan hedatzea software librea
lehenetsiz.

Halere, buru laukia izan gabe eta egoerek eskatzen dutena baloratuz,
zutabeei malgutasuna eman beharko geniekeela uste dut, kasuan kasuko
hausnarketa eginda eta askatasuna eta euskararen arteko balantzan
lehentasunak ezarriz.
Softwarearen askatasunak onurak emango dizkio euskarari, baina
euskaraz erabil daitekeen softwarea (librea izan edo ez) askatasuna
ere bada.

Beharbada eremu jakin batzutan ez da baliokide librerik egongo baina
euskaraz izateko aukera badago, babestu beharrekoa litzateke, inondik
ere nik uste.

Zenbait kasu ere bereziak dira, esaterako, web bidezko postarako
baditugu aplikazio libre eta euskaldunak (SquirrelMail, RoundCube,
Horde, ...), baina ukaezina da estrategiko bezain garrantzitsua dela
euskararentzat GMail bezalako posta-zerbitzu bat euskaraz izatea.
Berdin sistema eragile jabedunekin, dela Windows edo dela OS X, masa
kritiko handietara heltzeko gaitasuna dutelako eta bertan gure
hizkuntza egotea inportantea delako. Eta oro har euskaldunon artean
erabilpen masiboa duen teknologian (telefono mugikorrak, aplikazio
nahiz web zerbitzu ezagunenak, ...).

> > - Itzulpenak kudeatzeko dagoeneko badute beraien Pootle zerbitzaria
> > eta alperrikako lana egiten ariko ginateke hara eta hona fitxategiak
> > mugitzen/sinkronizatzen arituta.
>
> Bikoizketa hori proiektu bat baino gehiagotan gertatzen da. WordPressen
> euskaraketak adibidez Launchpad-en egiten direla suposatzen da:
> https://translations.launchpad.net/wordpress
>
> Eta ez Pootlen! Baina guk horrela egitea erabaki genuen (eta ez gara
> bakarrak).

Ez nuen honen berri. Bide *ofiziala* da hori ordea?
Ze, gauza oso diferentea da proiektu batek bere kudeaketarako
plataforma bat erabiltzera "derrigortzea" (alegia, itzulpenak bide
horretatik bakarrik sartuko/aterako direla) edo besterik gabe bide
alternatibo gisa eskaintzea.

WordPressen ez dakit Launchpad SVNrekin integratuta dagoen (Pootle
integra daiteke SVNrekin), baina SVNrekin zuzenean lan egiteko aukera
ematen dutenez ez nuke esango bide hori derrigorrezkoa denik.

Bide batez, eta atzo Mozilla zerrendako mezu batean aipatu nuen
bezala, nahiko peligroso eta puņeteroa da Launchpad upstream
proiektuetan lan egiten dugunontzat, gure lana izorratu eta lanen
bikoizketa sor baitezake.
Adibide gisa bi kasu Mikelen blogean:
http://www.mundurat.net/kaxero/blog/tag/ubuntu/

Wikispaces-ek, dirudienez, Pootle erabiltzera derrigortzen zaitu
itzulpenen sarrera/irteera puntu gisa, beraz alperrikako lanean ariko
ginake nik uste.

> Ziur gure Pootlen dauzkagun proiektu baten baino gehiagotan berdina
> gertatzen dela. Baina guk euskaraketaren ardura hartzen badugu inork ez
> digu inposatuko zein lekutan egin.

Pootlen dauzkagun proiektuen artean (bide batez, batzuk zaharkituta
edo utzita daude) ez nuke esango hori gertatzen denik. XFCEren
sarrera/irteera puntua bere SVNa da nik dakidala, VLC, Vuze, Tuxpaint
eta g2ren kasuak ez ditut ezagutzen eta Mozillako proiektuak
Mercurial/SVN erabilita kudeatzen dira.

> Wikispaces delakoarekin berdina izan beharko lukeela uste dut. Gure Pootle
> erabiltzen badugu, partaideok ez dugu erabiltzaile gehiago sortu behar,
> baimenak guk kudeatu ditzakegu eta abar.

Erabiltzaileak sortzearena ez da erosoa, ez, orain Pootle Django-ra
pasa dela ikusita espero dezagun OpenID euskarria laster jartzeko
moduan izatea arazo hau saihesteko hain justu.

> > - Lan hau guztia noren ardurapean doa?
>
> Irakurri dudanagatik, Wikispaces euskaratzeko arduradunetako bat Gorka
> Azkaratek izan da (Librezako zerrendan aspalditik izena emanda dagoena
> portzierto).
> http://zirikteroak.ning.com/profiles/blogs/wikispaces-euskaraz
>
> Gorka, proiektua Librezalen onartuko balitz, zu bertsio berrien arduradun
> eta Pootle batetik bestera datuak kopiatzeko arduradun (teknikoki
> zailtasun oso baxua) izateko prest zeundeke?

Niri ardurek kezkatzen naute batez ere, errazena lan bati hasiera
ematea baita, zailena ordea softwarearen erritmoa jarraitu eta egunean
mantentzea da.

Gorkaren mezua igual anbiguoa iruditu zait eta ez dut oso ondo ulertu
edo proiektua bere ardurapean nahi zuela Librezaleko plazara ekarri
edo besterik gabe Librezaleoi egindako dei bat zen proiektua hartu edo
"geure" egiteko.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago