[Librezale] wikispaces.com euskaraz pootle.librezale.org sartzeko eskaera
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Eka 21, 21:09:27, CEST 2009
Julen(e)k dio:
> Aupa librezale,
>
> Benetan interesgarriak iruditu zaizkit egin dituzun hausnarketak
> Txopi, hortaz uste dut komentarioren bat merezi dutela zure hitzek
> (azken mezuan igual pixka bat haritik irten zara x"D).
Nire ustez ez, harian bete-betean eman dudala uste dut. Baina beno,
ikuspuntu kontua izango da... :-P
>
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 19 15:10):
>> Badago euskarazko wikien zerbitzua software librearekin ematen dituenik?
>> Zein?
>>
>> Nik ez dakit. Badago, Librezaletik aukera hori bultzatu behar genukela
>> uste dut. Ez badago, Wikispaces bezalako zerbitzu bat euskaratzen
>> laguntzea planteatu genezake. Hori da nik uste dudana :-)
Nik pertsonalki Nirewiki-rekin izan dudan esperientzia nahiko txarra
izan da. Orrialde bat aldatu eta aldaketa ez da jarraian ikusten,
itxaron egin behar da. Batzutan denbora gutxi, beste batzutan asko...
Eta gainera oso wiki sinplea da, gutxieneko aukerak besterik ez ditu.
>
> Zerorrek aipatu duzun Nirewiki software librea da, hala diote
> behintzat proiektuaren orrian:
> http://nirewiki.org/es
Egia da. Baina ez du lizentzia aipatzen, ez kodea non dagoen... bitxia.
>
> Ez dut topatu ordea iturburu-kodea inon, baina ziur nago eskatuz gero
> ez luketela partekatzeko arazorik izango.
>
>>> Ez dut uste zentzurik daukanik Wikispaces-en euskaratzea Librezalen
>>> mantentzeak, arrazoi hauek tarteko:
>>> - Kodea ez da irekia (edo ez naiz topatzeko gai izan, ezta ekarpenak
>>> egin nahi dituztenentzako argibideak ere) eta taldearen oinarriak
>>> software libre eta kode irekikoaren gainean eraikitzen dira.
>> Nik ez dakit zeintzuk diren talde honen oinarriak. Asanblada honek
>> erabakitzen dituenak ezta? Aukeratu beharrekotan zerk dauka lehentasun
>> handiagoa softwarearen askatasunak ala euskaraz egotea?
>>
>> Librezaleko foroetan Windows erabiltzaileen laguntza foroa zegoen.
>> Librezaleko kide batek MacOS X euskaratu zuen. Software librea diren baina
>> euskararik ez duten proiekturik egin dugu inoiz?
>>
>> Aukeratzekotan nik uste dut euskarari eman behar diogula lehentasuna.
>> Baina badago aukeraketa hori ez egitea ere. Librea eta euskaraz ez bada,
>> ez dugu babesten eta kitto.
>
> Hemen akaso aitona tipuletek hitz egin beharko dute, baina uste dut
> taldearen zutabeak webguneko hasiera-orrian nahiko garbi azaltzen
> direla: euskara informatikaren munduan hedatzea software librea
> lehenetsiz.
>
> Halere, buru laukia izan gabe eta egoerek eskatzen dutena baloratuz,
> zutabeei malgutasuna eman beharko geniekeela uste dut, kasuan kasuko
> hausnarketa eginda eta askatasuna eta euskararen arteko balantzan
> lehentasunak ezarriz.
> Softwarearen askatasunak onurak emango dizkio euskarari, baina
> euskaraz erabil daitekeen softwarea (librea izan edo ez) askatasuna
> ere bada.
>
> Beharbada eremu jakin batzutan ez da baliokide librerik egongo baina
> euskaraz izateko aukera badago, babestu beharrekoa litzateke, inondik
> ere nik uste.
>
> Zenbait kasu ere bereziak dira, esaterako, web bidezko postarako
> baditugu aplikazio libre eta euskaldunak (SquirrelMail, RoundCube,
> Horde, ...), baina ukaezina da estrategiko bezain garrantzitsua dela
> euskararentzat GMail bezalako posta-zerbitzu bat euskaraz izatea.
> Berdin sistema eragile jabedunekin, dela Windows edo dela OS X, masa
> kritiko handietara heltzeko gaitasuna dutelako eta bertan gure
> hizkuntza egotea inportantea delako. Eta oro har euskaldunon artean
> erabilpen masiboa duen teknologian (telefono mugikorrak, aplikazio
> nahiz web zerbitzu ezagunenak, ...).
Egia da. Planteatu duzun modua oso egokia iruditzen zait. Zurekin guztiz
ados nago.
Baina horrek ez dauka zertan zerikusirik izan behar Librezalen hartzen
dugun erabakiarekin.
>
>>> - Itzulpenak kudeatzeko dagoeneko badute beraien Pootle zerbitzaria
>>> eta alperrikako lana egiten ariko ginateke hara eta hona fitxategiak
>>> mugitzen/sinkronizatzen arituta.
>> Bikoizketa hori proiektu bat baino gehiagotan gertatzen da. WordPressen
>> euskaraketak adibidez Launchpad-en egiten direla suposatzen da:
>> https://translations.launchpad.net/wordpress
>>
>> Eta ez Pootlen! Baina guk horrela egitea erabaki genuen (eta ez gara
>> bakarrak).
>
> Ez nuen honen berri. Bide *ofiziala* da hori ordea?
Ez, ez da bide ofiziala. Ez da derrigorrezkoa Launchpad erabiltzea. Ez
nituen gauzak behar haina azaldu.
WordPress-ekoek itzulpen lanetan lagundu nahi dutenei Launchpad
erabiltzea proposatzen diete (web bitartez lan egin daitekeelako), baina
ez da inposaketa bat. Gogoratzen dudanagatik, Italierazko itzultzaileek
eta beste batzuk ez dute Launchpad erabili nahi eta ez dago inongo arazorik.
eu.wordpress.org bezalako azpi-domeinuak erabiltzea ere ez da
inposatzen. Guk nahi genuelako bakarrik eu azpi-domeinua erabiltzea
erabaki genuelako erabiltzen hasi ginela gogorarazten dut. Beste batzuk
ez dute egin nahi (Italiera ere besteak beste ;-), eta ez dago inungo
arazorik.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago