[Librezale] wikispaces.com euskaraz pootle.librezale.org sartzeko eskaera
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Eka 19, 17:57:03, CEST 2009
Ez dut polemikarik sortu nahi baina argiketa batzuk egin beharra sentitzen
dut:
Mikel Iturbe-(e)k idatzi zuen:
> Ni bat nator Ander eta Julenek esandakoarekin. Ez dut uste software
> jabeduna
> irtenbidea denik eta nire ustez, bermeak eskaintzen dituen aukera bakarra
> software librea da, jabedunaren transparentzia-ezaren aurrean.
>
> Ez dakit wikispaces-en alternatiba librerik dagoen, baina alternatibarik
> ez
> egoteak ez du esan nahi dagoena edozer delarik ere bultzatu beharko
> genukeenik, nire ustez. Besterik ezean horren alde egitea kaltegarria izan
> daitekeela uste dut nik epe ertain-luzera.
>
> Nik uste guk egindako lana ziurtatu beharko litzatekeela ostean ere
> eskuragarri egotea jendeak erabili ahal izateko, enpresa baten mesedetan
> musutruk aritu beharrean eta gainera lan hori enpresaren gutizien menpe
> jarrita.
WordPress programa Automattic izena duen enpresa estatubatuar batek
garatzen du eta guk euskaratu egiten dugu. Enpresa horrek onura zuzenak
lortzen ditu, partez guk eta beste askok musutruk egiten dugun lanari
esker (eta niri primeran iruditzen zait).
Wikipediako 20 langileekin berdin.
Txateatzeko mIRC [1] programa ezaguna, jabedun softwarea dena, pertsona
bakar batek sortu eta garatzen du. Euskaratuko zenuke? (galdera
erretorikoa da, ez duzu erantzun behar)
Esan nahi dudana da, nik logikoa ikusten dudala software librea bakarrik
euskaratu nahi izatea (orain dela urte gutxi nik iritzi berdina nuen),
baina arrazoia atzean enpresak egotea ala ez bada, ez dut hain logikoa
ikusten. Software libre asko eta asko enpresek garatzen dute. Badakizue:
librea != doakoa
Kapitalismoaren aurka zuzen egiteko CC BY-NC-SA lizentziaren baliokidea
sortu beharko litzateke. Nik dakidala horrelakorik ez dago edo egotekotan
ez da bat ere ezaguna.
Nik hedabide libre bat (Indymedia Euskal Herria) sustatzeko, hedabide
korporatiboak erabili ditut; lizentzia libreak indartzeko (Creative
Commons), libreak ez diren edukien bitartez ere egin dut; euskararen
erabilera defendatzeko erdara erabili dut; IKTetan euskara sustatzeko
jabedun softwarea euskaratzen lagundu dut (Facebook).
Euskararen alde nago, hedabide, software eta eduki libreen alde nago,
baina nolabaiteko malgutasuna onartzen dut. Badakit ondo Facebook-ek zer
suposatzen duen, baina badakit ere software librea zer den interesatzen ez
zaion ehundaka mila euskaldun daudela eta Facebook euskaratu ezean
baliokide librerik eurkituko ez zutela. Hau da, ehundaka mila euskaldun
horiek beraien bizitzako beste atal bat (Facebook are soziala) erdaraz
erabiliko zutela. Eta nire kontuak atera nituen.
Zuk zer duzu nahiago, ezagutza teknikorik ez duten euskaldunek
Wikispacesen euskarazko wiki bat sortzea ala garatzaileek aukera eman
arren pertsona horiek wikia gaztelaniaz egitea? Ala norbaitek egunen baten
software librean oinarritutako euskarazko wiki zerbitzu bat atera arte
itxaron?
Nire ustez bi aukera ditugu: Librezaleko kide batek dagoeneko egiten duen
Wikispaceseko euskaraketa Librezaleko parte bezala onartu ala euskarazko
wikien zerbitzu bat sortu. Gauza biak ere egin ditzakegu :-)
Zerbitzu hori sortu dezakegun ala ez aztertu gabe existitzen dela
badakigun eskari horri erantzunik ematen ere ez saiatzea, nire ustez ez da
askatasuna eta euskara maila berdinean jartzea, askatasuna euskararen
gainetik jartzea baizik.
Gai hau Software Librearen Ituna bezalakoa dela uste dut. Bakoitzak bere
malgutasun maila, egokien ikusten duen lekuan ezartzen du. Nik nirea non
dagoen azaldu dut (saiatu naiz behintzat)...
Oraingoz ez dago adostasunik, eta beraz, oraingoz Wikispaces kanpoan
geratuko litzateke.
Inbidia ematen didazue gauzak hain argi eta tinko esaten dituzuenok. Ni
saiatu nintzen beti euskaraz hitz egiten, beti software librea erabiltzen,
barazki-jale izaten, animali guztien eskubideak defendatzen, ekologia
ondatzen ez zuen bizimodua eramaten eta bar. Baina ez nuen lortu. Orain
ahal dudanean euskaraz hitz egiten konformatzen naiz, ahal dudanean
software librea erabiltzen saiatzen naiz, okela inongo beharrik gabe jatea
zaiezten saiatze naiz eta inongo beharrik gabe ekologia ez ondatzen
saiatzen naiz (ez dut kotxerik eta garraio publikoak erabiltzen ditut) eta
abar. Denari lehentasuna ematea praktikoa ez zela iruditu zitzaidan,
gizartetik kanpo geratzen nintzelako, eta orain pragmatikoagoa naiz.
Kostata baina azkenean, aldi berean errezagoa eta zailagoa den tarteko
bide bat hartu nuen. Inbidia ematen didazue gauzak hain zorrotz eta argi
ikusten dituzuenok, benetan.
[1] http://en.wikipedia.org/wiki/MIRC
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago