[Librezale] wikispaces.com euskaraz pootle.librezale.org sartzeko eskaera

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Or, Eka 19, 15:56:57, CEST 2009


Ni bat nator Ander eta Julenek esandakoarekin. Ez dut uste software jabeduna
irtenbidea denik eta nire ustez, bermeak eskaintzen dituen aukera bakarra
software librea da, jabedunaren transparentzia-ezaren aurrean.

Ez dakit wikispaces-en alternatiba librerik dagoen, baina alternatibarik ez
egoteak ez du esan nahi dagoena edozer delarik ere bultzatu beharko
genukeenik, nire ustez. Besterik ezean horren alde egitea kaltegarria izan
daitekeela uste dut nik epe ertain-luzera.

Nik uste guk egindako lana ziurtatu beharko litzatekeela ostean ere
eskuragarri egotea jendeak erabili ahal izateko, enpresa baten mesedetan
musutruk aritu beharrean eta gainera lan hori enpresaren gutizien menpe
jarrita.

Nire kasuan, Anderren hitzak nire eginez, libre izatea, euskaldun izatea
bezain garrantzitsua da.

Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 ekaina 19 15:10):

> Ados nago esan dituzuenekin. Nik ere ez dut uste Librezalek IKTetan
> euskara sustatzeko bidean jabedun softwarea guztiz baztertu behar duenik,
> egoera zehatz batzuetan horrela komeni duela erabakitzen badugu. Hala ere,
> software libreko baliokide bat egotekotan, argi dago software libreari
> lehentasuna emango diogula, arrazoi mordoagatik.
>
> Baina zein da Wikispaces zerbitzuaren baliokidea software librearekin?
> Wikispaces wiki zerbitzu bat da, eta MediaWiki berriz wiki programa bat.
> MediaWikik multisite aukera ematen du eta beraz, Wikispaces bezalako
> zerbitzu bat sortu liteke baina aukera hori egotea eta benetan zerbitzu
> hori prest egotea ez da berdina. Ezagutza teknikoak eta programa
> instalatzeko leku bat eduki behar da eta hori ez dago denon eskura.
> Wikispace, Nirewiki eta antzekoek arrakasta izan badute aurre baldintza
> oso gutxi eskatzen dutelako da.
>
> Badago euskarazko wikien zerbitzua software librearekin ematen dituenik?
> Zein?
>
> Nik ez dakit. Badago, Librezaletik aukera hori bultzatu behar genukela
> uste dut. Ez badago, Wikispaces bezalako zerbitzu bat euskaratzen
> laguntzea planteatu genezake. Hori da nik uste dudana :-)
>
> > Ez dut uste zentzurik daukanik Wikispaces-en euskaratzea Librezalen
> > mantentzeak, arrazoi hauek tarteko:
> > - Kodea ez da irekia (edo ez naiz topatzeko gai izan, ezta ekarpenak
> > egin nahi dituztenentzako argibideak ere) eta taldearen oinarriak
> > software libre eta kode irekikoaren gainean eraikitzen dira.
>
> Nik ez dakit zeintzuk diren talde honen oinarriak. Asanblada honek
> erabakitzen dituenak ezta? Aukeratu beharrekotan zerk dauka lehentasun
> handiagoa softwarearen askatasunak ala euskaraz egotea?
>
> Librezaleko foroetan Windows erabiltzaileen laguntza foroa zegoen.
> Librezaleko kide batek MacOS X euskaratu zuen. Software librea diren baina
> euskararik ez duten proiekturik egin dugu inoiz?
>
> Aukeratzekotan nik uste dut euskarari eman behar diogula lehentasuna.
> Baina badago aukeraketa hori ez egitea ere. Librea eta euskaraz ez bada,
> ez dugu babesten eta kitto.
>
> > - Itzulpenak kudeatzeko dagoeneko badute beraien Pootle zerbitzaria
> > eta alperrikako lana egiten ariko ginateke hara eta hona fitxategiak
> > mugitzen/sinkronizatzen arituta.
>
> Bikoizketa hori proiektu bat baino gehiagotan gertatzen da. WordPressen
> euskaraketak adibidez Launchpad-en egiten direla suposatzen da:
> https://translations.launchpad.net/wordpress
>
> Eta ez Pootlen! Baina guk horrela egitea erabaki genuen (eta ez gara
> bakarrak).
>
> Ziur gure Pootlen dauzkagun proiektu baten baino gehiagotan berdina
> gertatzen dela. Baina guk euskaraketaren ardura hartzen badugu inork ez
> digu inposatuko zein lekutan egin.
>
> Wikispaces delakoarekin berdina izan beharko lukeela uste dut. Gure Pootle
> erabiltzen badugu, partaideok ez dugu erabiltzaile gehiago sortu behar,
> baimenak guk kudeatu ditzakegu eta abar.
>
> Baina noski, gero arduradun bat egon behar da gure Pootlen euskaratu
> beharrekoa sartzen eta behin euskaratutakoan emaitza behar den lekura
> bidaltzen (WP kasuan Subversionera eta WS kasuan dirudienez beste Pootle
> batera).
>
> Beraz, nik ez dut puntu hau problematikoa ikusten, aurrekoa baizik.
>
> > - Lan hau guztia noren ardurapean doa?
>
> Irakurri dudanagatik, Wikispaces euskaratzeko arduradunetako bat Gorka
> Azkaratek izan da (Librezako zerrendan aspalditik izena emanda dagoena
> portzierto).
> http://zirikteroak.ning.com/profiles/blogs/wikispaces-euskaraz
>
> Gorka, proiektua Librezalen onartuko balitz, zu bertsio berrien arduradun
> eta Pootle batetik bestera datuak kopiatzeko arduradun (teknikoki
> zailtasun oso baxua) izateko prest zeundeke?
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090619/385a5b4e/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago