[Librezale] wikispaces.com euskaraz pootle.librezale.org sartzeko eskaera

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Eka 19, 15:10:53, CEST 2009


Ados nago esan dituzuenekin. Nik ere ez dut uste Librezalek IKTetan
euskara sustatzeko bidean jabedun softwarea guztiz baztertu behar duenik,
egoera zehatz batzuetan horrela komeni duela erabakitzen badugu. Hala ere,
software libreko baliokide bat egotekotan, argi dago software libreari
lehentasuna emango diogula, arrazoi mordoagatik.

Baina zein da Wikispaces zerbitzuaren baliokidea software librearekin?
Wikispaces wiki zerbitzu bat da, eta MediaWiki berriz wiki programa bat.
MediaWikik multisite aukera ematen du eta beraz, Wikispaces bezalako
zerbitzu bat sortu liteke baina aukera hori egotea eta benetan zerbitzu
hori prest egotea ez da berdina. Ezagutza teknikoak eta programa
instalatzeko leku bat eduki behar da eta hori ez dago denon eskura.
Wikispace, Nirewiki eta antzekoek arrakasta izan badute aurre baldintza
oso gutxi eskatzen dutelako da.

Badago euskarazko wikien zerbitzua software librearekin ematen dituenik?
Zein?

Nik ez dakit. Badago, Librezaletik aukera hori bultzatu behar genukela
uste dut. Ez badago, Wikispaces bezalako zerbitzu bat euskaratzen
laguntzea planteatu genezake. Hori da nik uste dudana :-)

> Ez dut uste zentzurik daukanik Wikispaces-en euskaratzea Librezalen
> mantentzeak, arrazoi hauek tarteko:
> - Kodea ez da irekia (edo ez naiz topatzeko gai izan, ezta ekarpenak
> egin nahi dituztenentzako argibideak ere) eta taldearen oinarriak
> software libre eta kode irekikoaren gainean eraikitzen dira.

Nik ez dakit zeintzuk diren talde honen oinarriak. Asanblada honek
erabakitzen dituenak ezta? Aukeratu beharrekotan zerk dauka lehentasun
handiagoa softwarearen askatasunak ala euskaraz egotea?

Librezaleko foroetan Windows erabiltzaileen laguntza foroa zegoen.
Librezaleko kide batek MacOS X euskaratu zuen. Software librea diren baina
euskararik ez duten proiekturik egin dugu inoiz?

Aukeratzekotan nik uste dut euskarari eman behar diogula lehentasuna.
Baina badago aukeraketa hori ez egitea ere. Librea eta euskaraz ez bada,
ez dugu babesten eta kitto.

> - Itzulpenak kudeatzeko dagoeneko badute beraien Pootle zerbitzaria
> eta alperrikako lana egiten ariko ginateke hara eta hona fitxategiak
> mugitzen/sinkronizatzen arituta.

Bikoizketa hori proiektu bat baino gehiagotan gertatzen da. WordPressen
euskaraketak adibidez Launchpad-en egiten direla suposatzen da:
https://translations.launchpad.net/wordpress

Eta ez Pootlen! Baina guk horrela egitea erabaki genuen (eta ez gara
bakarrak).

Ziur gure Pootlen dauzkagun proiektu baten baino gehiagotan berdina
gertatzen dela. Baina guk euskaraketaren ardura hartzen badugu inork ez
digu inposatuko zein lekutan egin.

Wikispaces delakoarekin berdina izan beharko lukeela uste dut. Gure Pootle
erabiltzen badugu, partaideok ez dugu erabiltzaile gehiago sortu behar,
baimenak guk kudeatu ditzakegu eta abar.

Baina noski, gero arduradun bat egon behar da gure Pootlen euskaratu
beharrekoa sartzen eta behin euskaratutakoan emaitza behar den lekura
bidaltzen (WP kasuan Subversionera eta WS kasuan dirudienez beste Pootle
batera).

Beraz, nik ez dut puntu hau problematikoa ikusten, aurrekoa baizik.

> - Lan hau guztia noren ardurapean doa?

Irakurri dudanagatik, Wikispaces euskaratzeko arduradunetako bat Gorka
Azkaratek izan da (Librezako zerrendan aspalditik izena emanda dagoena
portzierto).
http://zirikteroak.ning.com/profiles/blogs/wikispaces-euskaraz

Gorka, proiektua Librezalen onartuko balitz, zu bertsio berrien arduradun
eta Pootle batetik bestera datuak kopiatzeko arduradun (teknikoki
zailtasun oso baxua) izateko prest zeundeke?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago