[Librezale] wikispaces.com euskaraz pootle.librezale.org sartzeko eskaera

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Or, Eka 19, 08:20:04, CEST 2009



assar(e)k dio:
> Julen(e)k dio:
>   
>> - Kodea ez da irekia (edo ez naiz topatzeko gai izan, ezta ekarpenak
>> egin nahi dituztenentzako argibideak ere) eta taldearen oinarriak
>> software libre eta kode irekikoaren gainean eraikitzen dira.
>>     
>
> Ez zait hain garrantzitsua iruditzen, uste dut Librezaleren jardueran 
> software jabeduna euskaraz mantentzea ere sar daitekeela. Hala ere, nik 
> nahiago software librea izatea, eta software jabeduna onartzea soilik 
> beste aukerarik ez dagoenean.
>
>   
Niri ordea zuk jarritako azken baldintzarekin OSO garrantzitsua 
iruditzen zait. Alternatiba libreak badaude hori izan behar du 
librezaleren aukera. Alternatiba librerik ez dagoenean bakarrik ireki 
beharko litzateke "gaitz" hori, bestela betikora goaz: itzulpena egin 
eta ez badute euskaraz argitaratu nahi? bertsio batetik aurrera euskara 
ez sartzea erabakitzen badute? Programa jabedunak ez dira euskara 
zabaltzeko aukerarik onena, hor dugu googleren gmail adibidea urte 
askotan (eta ni neu erabiltzailea naiz).

Eta hau arrazoietariko bat besterik ez da, ez noa orain txaparik sartzen.


>> - Itzulpenak kudeatzeko dagoeneko badute beraien Pootle zerbitzaria
>> eta alperrikako lana egiten ariko ginateke hara eta hona fitxategiak
>> mugitzen/sinkronizatzen arituta.
>>     
>
> Hori garrantzitsua da. Haiek lokalizazioak kudeatzeko sistema bat 
> badaukate, ez dut beharrezkoa ikusten Librezaleren Pootlen sartzea.
>
>   
Hau ere garrantzitsua da, adibidez arrazoi honegatik ez dago "Compiz 
Fusion" librezaleren pootlen, berea badutelako. (Ea noiz heltzen diodan 
honi ere!!!)


>> - Lan hau guztia noren ardurapean doa?
>>
>>     
>
> Hori ere galdera ona. Beste batzuetan gertatu izan da inork Librezaleren 
> Pootlen aplikazio baten lokalizaziorako fitxategiak jartzea eskatu 
> duela, eta gero hor geratu direla, erdi eginda eta inoren ardurapean.
>
> Kasu honetan, nik uste dut hobe dela beraien sistemarekin kudeatzea 
> itzulpena.
>
> Asier.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>   
ez ezazu mezu hau txarrera hartu, zure aukera erabat errespetatzen dut, 
nirea ez izan arren. Libre eta euskaldun izaera bultzatzen dudan heinean 
proiektua gogoko baduzu egizu aurrera!!!

Izan Libre, Izan euskaldun!

Ander.






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago