[Librezale] WordPress 2.8

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Eka 9, 10:48:05, CEST 2009


Egun on !!

ar., 2009.eko ekaren 09a 10:23(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Txopi-(e)k idatzi zuen:
>> Julen(e)k dio:
>>> Arratsalde on !!
>>>
>>> Zabaldu bidez enteratu naiz (katxis, ezin dut horrenbeste zerrendatara
>>> harpidetuta egon) WordPress 2.8 ateratzear dela[1] eta WPren wikian
>>> ekainaren 10a jartzen dute argitaratzeko moduko data bezala[2].
>>>
>>> Pentsatzen dut Txopi oso lanpetuta zabiltzala azkenaldian eta,
>>> ondorioz, WP 2.7ko PO fitxategia POT txantiloi berrira eguneratzeko
>>> astia hartu dut.
>>
>> Ba primeran, eskerrik asko :-)
>>
>> Itzulpen lanean laguntzeko, ondo egongo litzateke pootle-terminology.po
>> fitxategian wordpress2.7.po-rekin merge bat egiteko. Horrela, Pootlek
>> iradokizun hobeagoak egingo ditu.
>>
>> Zuk egin badezakezu primeran, bestela ea asteazken gauean nik egin
>> dezakedan.
>
> Eginda.
>
> Zaila da orain iradokizun hobeagoak egiten dituen ala ez esatea, baina
> beno, egin beharrekoa eginda dago.

Terminoak baino esaldi osoak ikusi ditut hor, ez dakit praktikarik 
egokiena den (batez ere terminologiari begira baitago funtzionaltasun 
hori), baina tira, momentuz horrela utz daiteke.

> Itzulpena ia bukatuta dago. Oraintxe bertan 141 kate falta dira. Animo!

%100 :)

141 horiek ez ziren kateak, hitzak baizik. Pootlek estatistiken tauletan 
defektuz hitzen kontaketa ematen du, egin beharreko lanaren isla hobea 
ematen duelakoan. Editatzerako orduan hitzekin batera sarrera 
(itzulpen-unitate) kopurua agertzen da.

Laster berriro POT berritik (2.8 argitaratu artean trunk-etik eta 2.8 
argitaratu ahala tags/2.8-tik) eguneratu eta falta dena osatu beharko 
da. Lanik potoloena, halere, eginda dagoelakoan nago.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago