[Librezale] WordPress 2.8

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Eka 9, 11:43:36, CEST 2009


Julen-(e)k idatzi zuen:
> Egun on !!
>
> ar., 2009.eko ekaren 09a 10:23(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Txopi-(e)k idatzi zuen:
>>> Julen(e)k dio:
>>>> Arratsalde on !!
>>>>
>>>> Zabaldu bidez enteratu naiz (katxis, ezin dut horrenbeste zerrendatara
>>>> harpidetuta egon) WordPress 2.8 ateratzear dela[1] eta WPren wikian
>>>> ekainaren 10a jartzen dute argitaratzeko moduko data bezala[2].
>>>>
>>>> Pentsatzen dut Txopi oso lanpetuta zabiltzala azkenaldian eta,
>>>> ondorioz, WP 2.7ko PO fitxategia POT txantiloi berrira eguneratzeko
>>>> astia hartu dut.
>>>
>>> Ba primeran, eskerrik asko :-)
>>>
>>> Itzulpen lanean laguntzeko, ondo egongo litzateke pootle-terminology.po
>>> fitxategian wordpress2.7.po-rekin merge bat egiteko. Horrela, Pootlek
>>> iradokizun hobeagoak egingo ditu.
>>>
>>> Zuk egin badezakezu primeran, bestela ea asteazken gauean nik egin
>>> dezakedan.
>>
>> Eginda.
>>
>> Zaila da orain iradokizun hobeagoak egiten dituen ala ez esatea, baina
>> beno, egin beharrekoa eginda dago.
>
> Terminoak baino esaldi osoak ikusi ditut hor, ez dakit praktikarik
> egokiena den (batez ere terminologiari begira baitago funtzionaltasun
> hori), baina tira, momentuz horrela utz daiteke.

Jarraitu ditudan urratsak hemen idatziz azaldu ditut:
http://ttiki.com/4162

Beste era batera egin behar bada, gustatuko litzaidake jakitea nola den.

>
>> Itzulpena ia bukatuta dago. Oraintxe bertan 141 kate falta dira. Animo!
>
> %100 :)
>
> 141 horiek ez ziren kateak, hitzak baizik. Pootlek estatistiken tauletan
> defektuz hitzen kontaketa ematen du, egin beharreko lanaren isla hobea
> ematen duelakoan. Editatzerako orduan hitzekin batera sarrera
> (itzulpen-unitate) kopurua agertzen da.

Bai, egia da. Ez naiz konturatu. Banengoen ba ni zein azkar zioan
itzulpena :-)

>
> Laster berriro POT berritik (2.8 argitaratu artean trunk-etik eta 2.8
> argitaratu ahala tags/2.8-tik) eguneratu eta falta dena osatu beharko
> da. Lanik potoloena, halere, eginda dagoelakoan nago.

Ados nago. Aurrekoan egin genuen bezala ez legoke ondo frogetako WP bat
instalatzea jendeak kateak non agertzen diren ikus dezan eta arazoren bat
edo beste konpondu dezan?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago