[Librezale] WordPress 2.8

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Eka 9, 10:23:28, CEST 2009


Txopi-(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>> Arratsalde on !!
>>
>> Zabaldu bidez enteratu naiz (katxis, ezin dut horrenbeste zerrendatara
>> harpidetuta egon) WordPress 2.8 ateratzear dela[1] eta WPren wikian
>> ekainaren 10a jartzen dute argitaratzeko moduko data bezala[2].
>>
>> Pentsatzen dut Txopi oso lanpetuta zabiltzala azkenaldian eta,
>> ondorioz, WP 2.7ko PO fitxategia POT txantiloi berrira eguneratzeko
>> astia hartu dut.
>
> Ba primeran, eskerrik asko :-)
>
> Itzulpen lanean laguntzeko, ondo egongo litzateke pootle-terminology.po
> fitxategian wordpress2.7.po-rekin merge bat egiteko. Horrela, Pootlek
> iradokizun hobeagoak egingo ditu.
>
> Zuk egin badezakezu primeran, bestela ea asteazken gauean nik egin
> dezakedan.

Eginda.

Zaila da orain iradokizun hobeagoak egiten dituen ala ez esatea, baina
beno, egin beharrekoa eginda dago.

Itzulpena ia bukatuta dago. Oraintxe bertan 141 kate falta dira. Animo!

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago