[Librezale] Librezale Mezu-Bilduma, 35 bilduma, 4. zenbakia
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Uzt 24, 12:17:31, CEST 2009
Aupa:
Ni gai honetan ekarpenik egiteko gai ez naizela uste dut. "Ezagungarriak"
proposamena asko gustatu zait baina egia esan "Elementu bereziak" bere
tokian ikusita oso ondo ulertzen dela iruditzen zait. "Elementu
ezagungarriak" nahiko ondo geratuko zela uste dut baina ez dut bat ere
argi dagoen bezala baino hobeto ulertuko denik. Beraz, nire bozka zuria da
:-)
> 'hitz' edo 'elementu'rekin erabiliz gero, aldiz, luzeegia geratzen
> delakoan nago. Pantaila-argazkian ikusten denez, uneko itzulpenak
> ('elementu bereziak'), nahikoa toki hartzen du; beste formulek toki
> gehiago hartuko dute hortaz.
Bestalde, pantaila-argazkia ikusterakoan, badago nire ustez hobetu
daitekeen esaldi bat. Ondokoa da:
"Elementu bereziak testuaren zati ezohikoak dira eta automatikoki nabarmen
daitezke modu errazean txertatzeko itzulpenean."
Nik horrela idatziko nuke:
"Elementu bereziak testuaren zati ezohikoak dira eta automatikoki
nabarmendu daitezke, itzulpenean modu errazean txertatzeko."
Besterik ez.
Ondo segi,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago