[Librezale] Librezale Mezu-Bilduma, 35 bilduma, 4. zenbakia
Julen
julenx a bildua gmail.com
Or, Uzt 24, 09:19:32, CEST 2009
Aupa Gorka, eskerrik asko ekarpenagatik.
or., 2009.eko uztren 24a 08:20(e)an, gorka azkarate(e)k idatzi zuen:
> Aupa Julen,
>
> "placeable" itzultzeko, niri "ezagungarri" aukera ona iruditzen zait,
> neologismoa izango da adiera berri honekin baina ondo eraikitako horietakoa,
> nik uste. Edozein euskaldunek, hitz hori testuinguru egokian topatu eta,
> gutxi gorabehera, "placeable" horren pareko zerbait ulertuko luke, ezta?
> ("kokagarri" hori baino gehiago gustatu zait "ezagungarri")
>
> Ibon Sarasolak,* Zehazki* hiztegian, "reconocible" hitza euskaraz emateko
> hitz bakarra asmatzen ausartu ez eta bikotea eman digu: "ezagut daitekeena".
> Hortxe beste aukera bat, hitz konposatua perifrasi batekin itzuli.
> (Sarasolak "ezaugarri" hitza gogoan zuelako-edo ez zuen "ezagungarri"
> proposatu, auskalo)
>
> Ez dut oporretan astirik artikulu hura topatu eta berriro irakurtzeko:
>
> ARTIAGOITIA, Xabier. (1995): “-*garri* atzizkiaren izaera bikoitzaz.
> Zergatik den maitagarria bezain mingarria”, ASJU XXIX-2, 355-405
>
> baina "ezagungarri" hitz hori ere, maitagarri bezain mingarri bihur liteke
> erabileraren erabileraz.
>
> [Buelta gehiegi ematen diegu askotan kontu hauei, ezta?]
>
> gorkaazk
'Ezagungarri' nola erabiliko zenuke, bere horretan? edo 'hitz
ezagungarri' edo 'elementu ezagungarri'ren tankeran?
Uste dut bere horretan erabiliz gero, nahiko herren geratzen dela
esanahi aldetik, bai behintzat erabiltzaileari transmititzen dionagatik
(nahiz eta azalpena agertu hobespenetan, esango nuke erabiltzaileak ez
dakiela zer diren; ikus pantaila-argazkia).
'hitz' edo 'elementu'rekin erabiliz gero, aldiz, luzeegia geratzen
delakoan nago. Pantaila-argazkian ikusten denez, uneko itzulpenak
('elementu bereziak'), nahikoa toki hartzen du; beste formulek toki
gehiago hartuko dute hortaz.
Momentuz 'elementu bereziak'ekin geratuko naiz, sinple bezain ulergarria
iruditzen baitzait, kontrako iritzi sendorik agertu ezean behintzat.
Eskerrik asko berriro,
Julen.
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: virtaal-placeable.png
Type: image/png
Size: 79874 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090724/cc91a046/attachment-0001.png>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago