[Librezale] Librezale Mezu-Bilduma, 35 bilduma, 4. zenbakia

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 27, 09:13:26, CEST 2009


Aupa Txopi,

or., 2009.eko uztren 24a 12:17(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>
> Bestalde, pantaila-argazkia ikusterakoan, badago nire ustez hobetu
> daitekeen esaldi bat. Ondokoa da:
>
> "Elementu bereziak testuaren zati ezohikoak dira eta automatikoki nabarmen
> daitezke modu errazean txertatzeko itzulpenean."
>
> Nik horrela idatziko nuke:
>
> "Elementu bereziak testuaren zati ezohikoak dira eta automatikoki
> nabarmendu daitezke, itzulpenean modu errazean txertatzeko."


Kasu honetan "nabarmen daitezke" eta "nabarmendu daitezke" biak dira 
zuzenak, "nabarmendu" aditzoin gisa erabiltzea onartzen baita (ikus 
Euskaltzaindiaren 28. araua[1]).

Bukaerako zatia aldatu dut, eskerrik asko.

Julen.

[1] http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0028.pdf



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago