[Librezale] Nola itzuli 'placeable' ?
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Uzt 18, 13:06:52, CEST 2009
Julen(e)k dio:
> Kaixo Librezale !!
>
> Itzulpengintzarako softwarearen testuinguruan, 'placeable' terminoa
> XLIFF formatuaren espezifikaziotik dator eta itzulpen-unitate bateko
> testu-zati bereziak adierazten dituzte, hala nola XML etiketak, URLak,
> path edo bideak, akronimoak, ... hauek, gero, automatikoki detektatu,
> nabarmendu eta itzulpenean txertatzeko aukera ematen da. Testu-zati
> hauek, oro har, ez dira itzuli behar izaten.
>
> Virtaal[1] software lokalizazioetarako softwarearen euskaratze-lanean,
> 'barne-elementu' erabili dut 'placeable' terminoaren ordain gisa,
> baina translate-devel posta-zerrendara bidalitako azpiko mezu honek
> dudatan jarri nau. Frantsesen ildotik, 'txertagarria' edo
> 'autotxertagarria' hitzak erabil litezke.
>
> Iritzirik bai honen inguruan? komentariorik?
>
Sareko ingelesezko hiztegietan begiratuta, "placeable" hitzaren esanahi
nagusia hau da:
"Meaning: Capable of being recognized, Synonyms: placeable;
recognisable; recognizable, Similar: identifiable (capable of being
identified)"
http://www.audioenglish.net/dictionary/placeable.htm
http://www.thefreedictionary.com/placeable
"possible to recognize "
http://www.wordreference.com/definition/placeable
Beraz, kasu horretan "identifikagarria", "ezaguna dena" edo horrelako
zerbait izango litzateke.
Hala ere, informatika alorrean beste esanahi bat hartzen duela iruditzen
zait, adibidez hemen:
http://stlab.adobe.com/group__concept__placeable.html
"an item that can be measured and placed within a visual space"
Alegia: "neur daitekeen eta leku bisual jakin batean koka daitekeen
elementua", edo horrelako zerbait. "Toki ezaguna betetzen duen" gauza.
Beno, hori Adobek eman dion esanahia da. Ez zait iruditzen XLIFFen
esanahi hori duenik. Niri iruditzen zait hasieran emandako esanahia
duela, hau da, "capable of being recognized".
Gaztelaniaz jarri beharko banu, "reconocible" idatziko nuke. Hitz hori
bilatu dut Euskaltermen, Elhuyarren eta 3000 Hiztegian, eta lehen bietan
ez da ageri eta hirugarrenean:
*
1 miagarri
*
2 onargarri
*
3 ezagutzeko moduko, ezagungarri
*
4 -tzat ezagutzeko moduko
*
5 aitorgarri
*
6 aztergarri
Hirugarren adiera da gu bilatzen ari garena. Hala ere, 3000 Hiztegia ez
da nire gustukoa. "Ezagungarri" hitza kontrako zentzuan bilatuta, hau
ematen dit: "cognoscible". Buf!
Gainera, "ezagungarri" adjektiboa da, eta "placeable", jatorriz
adjektiboa izan arren, hemen izen modura erabiltzen dela iruditzen zait.
Beno, honaino iritsi naiz, baina oraindik ez dakit zein hitz erabiliko
nukeen "placeable" esateko. Agian "ezaguna" esango nuke, hitz hori hain
erabilera arruntekoa ez balitz. Ez dakit, agian "elementu ezagun", agian
zuzenean "ezagungarri".
Beste aukera bat itzulpen literala egitea litzateke: "kokagarri", edo
"kokapen ezaguneko", Adoberen ildotik.
Barkatu txapa.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago