[Librezale] Zaldieroak ere Firefox euskaraz erabiltzen du

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Lar, Urt 31, 23:05:49, CET 2009


Iepe Julen & librezale!

Lehenik eta behin zorionak guztioi!! Kronika polit eta osoa julen! Egoera
berdintsuan izan ginen iaz wikilariok, (elkarte hitza gustuko baitute
handik, nahiz ta frikien mahaian egon bazkaltzen), gogoan dut bai
kazetariak  banpiroen modura etorri zitzaizkigula ganera, hitz batzuk
esateko, grabatzeko... nahiz eta wikipediaz ideia oso gutxi izan (baina
orduen zuek nola egiten duzue lan, nola kobratzen duzue?). Eta ez da gutxi
Zaldieroak Firefox euskaraz erabiltzearena gero! Hori bai, edarra izan xuan
bazkarie!

Wikipediako Sareko Argia saria, nik daukat etxean (oso polito lotzen da
mahai gainean, norberaren egoa igotzeko horren modukorik ez dago), eta nahiz
eta orain arte wikipedian bertan goikaldean egon den irudia -jada, kendu
egin dut nik, wikipediak dagoeneko ez duelako sareko argia saria XD-,
zerbait fisikoa ere badela argi genuen, eta beraz, urterik urte wikilari
aktiboon artean txandakatuko zela erabaki gendun. Komunitatea indartze
aldera ere -denok baitakigu dena ez dela zibermundua- eta aurpegiak ikusi
eta elkar ezagutzeko aukera paregabea izango zela erabaki genuen.

Hori dela eta, urterik urte wikilari aktibo batek saria izango zuela erabaki
genuen bertara gerturatu ginenok.  Eta zer gutxiago, txandakatze ohoragarri
hori ospatzeko, wikilarion artean ganorazko afari bat egitea baino,
hainbeste ere ez baikara ta urrin ere ez baikaude noizean behin batzeko!

Esan, eta egiteke. Momentuz nik daukat, baina laister afaria montatu eta
lekukoa pasatzeko esperantza dut, zergatiak merezi baitu. Egingo da,
laister.

Hori da gure tontakeria handia Julen, orain, zurearen zain gaozak. ;-)

mikel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090131/701e7a99/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago