Iepe Julen & librezale!

Lehenik eta behin zorionak guztioi!! Kronika polit eta osoa julen! Egoera berdintsuan izan ginen iaz wikilariok, (elkarte hitza gustuko baitute handik, nahiz ta frikien mahaian egon bazkaltzen), gogoan dut bai kazetariak  banpiroen modura etorri zitzaizkigula ganera, hitz batzuk esateko, grabatzeko... nahiz eta wikipediaz ideia oso gutxi izan (baina orduen zuek nola egiten duzue lan, nola kobratzen duzue?). Eta ez da gutxi Zaldieroak Firefox euskaraz erabiltzearena gero! Hori bai, edarra izan xuan bazkarie!

Wikipediako Sareko Argia saria, nik daukat etxean (oso polito lotzen da mahai gainean, norberaren egoa igotzeko horren modukorik ez dago), eta nahiz eta orain arte wikipedian bertan goikaldean egon den irudia -jada, kendu egin dut nik, wikipediak dagoeneko ez duelako sareko argia saria XD-, zerbait fisikoa ere badela argi genuen, eta beraz, urterik urte wikilari aktiboon artean txandakatuko zela erabaki gendun. Komunitatea indartze aldera ere -denok baitakigu dena ez dela zibermundua- eta aurpegiak ikusi eta elkar ezagutzeko aukera paregabea izango zela erabaki genuen.

Hori dela eta, urterik urte wikilari aktibo batek saria izango zuela erabaki genuen bertara gerturatu ginenok.  Eta zer gutxiago, txandakatze ohoragarri hori ospatzeko, wikilarion artean ganorazko afari bat egitea baino, hainbeste ere ez baikara ta urrin ere ez baikaude noizean behin batzeko!

Esan, eta egiteke. Momentuz nik daukat, baina laister afaria montatu eta lekukoa pasatzeko esperantza dut, zergatiak merezi baitu. Egingo da, laister.

Hori da gure tontakeria handia Julen, orain, zurearen zain gaozak. ;-)

mikel