[Librezale] Irudia
Osoitz -
oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Urt 18, 09:50:07, CET 2009
Aupa,
Bueno, lehen logo proposamen hau atzera bota denez agian aitona tipuletarena
egitea ez dago lekuz kanpo. Hasteko esatea Uniaren proposamena berez ona eta
profesionala iruditzen zaidala, eta bere aurreko lan batzuk ikusita harritu
nauela erregistroz aldatzeko erakutsi duen gaitasuna. Baina logoa aldatzeko
proposamena den heinean aurrekoekin konparatzea ekidinezina da.
Librezale aurretik, proiektua "Mozilla Euskaraz" besterik ez zenean maskota
behi edo zezen bat zen (Mozilla dragoiarekin batera agertzen zen,
gogoratzen? Zuharreko Aritzen lana izan zen), gerora Librezalek berriro
kopiatuko zuen Mozillaren irudia zuzenean fundazioak irudia gorritik
urdinera pasatu zuenean, handik gutxira promozionatu genuen Franki txiste
hutsetik maskota izatera.
Bai maskotak, bai logoen tipografiak bai kolorearen erabilera, niretzat
behintzat, gauza bat adierazi dute nagusiki: Sendotasuna, indarra. Unairen
proposamen honek arintasunaren alde egin du eta hau ere software librearen
salmenta argumentu garratzitsua izan da, baina pertsonalki irudian
isladatuta gutxiago erakartzen nauena. Kamiseta bat janztekotan, inoiz
egiten bada, arroago eramango dut indarra adierazten duen bat.
Bestalde, arazo praktikoak aukitzen dizkiot bi-puntu-zero-tasun hori
lortzeko hartutako erabakiekin, bolumenak eta erreflejoak oso zailak dira
gero webetik kanpoko beste medio batzuetara pasatzeko, nola ikusiko
litzateke logo hori inoiz, prentsa artikulo batean adizidez, txuribeltzean
erreproduzituko balitz? Posible al da, inoiz egiten bada, kamiseta batean
txukun isladatzea kuatrikomia garesti bat erabilita ez bada? Gainera
2.0tasun hori logoan isladatu beharra al dago? Applek (erreflejoak modan
jarri zituena) ez ditu logoan jarri, are gehiago, koloreak kendu zituen, eta
2.0 horren erreferente diren gehienek logo "sinpleak" dituzte: Facebook,
last.fm, digg, delicious, flickr, ...
En fin, iritzi bat besterik ez.
Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090118/3e11844a/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago