Aupa,

Bueno, lehen logo proposamen hau atzera bota denez agian aitona tipuletarena egitea ez dago lekuz kanpo. Hasteko esatea Uniaren proposamena berez ona eta profesionala iruditzen zaidala, eta  bere aurreko lan batzuk ikusita harritu nauela erregistroz aldatzeko erakutsi duen gaitasuna. Baina logoa aldatzeko proposamena den heinean aurrekoekin konparatzea ekidinezina da.

Librezale aurretik, proiektua "Mozilla Euskaraz" besterik ez zenean maskota behi edo zezen bat zen (Mozilla dragoiarekin batera agertzen zen, gogoratzen? Zuharreko Aritzen lana izan zen), gerora Librezalek berriro kopiatuko zuen Mozillaren irudia zuzenean fundazioak irudia gorritik urdinera pasatu zuenean, handik gutxira promozionatu genuen Franki txiste hutsetik maskota izatera.

Bai maskotak, bai logoen tipografiak bai kolorearen erabilera, niretzat behintzat, gauza bat adierazi dute nagusiki: Sendotasuna, indarra. Unairen proposamen honek arintasunaren alde egin du eta hau ere software librearen salmenta argumentu garratzitsua izan da, baina pertsonalki irudian isladatuta gutxiago erakartzen nauena. Kamiseta bat janztekotan, inoiz egiten bada, arroago eramango dut indarra adierazten duen bat.

Bestalde, arazo praktikoak aukitzen dizkiot bi-puntu-zero-tasun hori lortzeko hartutako erabakiekin, bolumenak eta erreflejoak oso zailak dira gero webetik kanpoko beste medio batzuetara pasatzeko, nola ikusiko litzateke logo hori inoiz, prentsa artikulo batean adizidez, txuribeltzean erreproduzituko balitz? Posible al da, inoiz egiten bada, kamiseta batean txukun isladatzea kuatrikomia garesti bat erabilita ez bada?  Gainera  2.0tasun hori logoan isladatu beharra al dago? Applek (erreflejoak modan jarri zituena) ez ditu logoan jarri, are gehiago, koloreak kendu zituen, eta 2.0 horren erreferente diren gehienek logo "sinpleak" dituzte: Facebook, last.fm, digg, delicious, flickr, ...

En fin, iritzi bat besterik ez.

Osoitz