[Librezale] Irudia
    Txopi 
    txopi a bildua sindominio.net
       
    Iga, Urt 18, 01:57:40, CET 2009
    
    
  
Ander Elortondo(e)k dio:
> tximeletari gertatutakoa....
> 
> http://gnome-look.org/content/preview.php?preview=2&id=15783&file1=15783-1.jpg&file2=15783-2.jpg&file3=&name=Tux+versus+Ms+butterfly
Ja, ja, ja.
Basurdearen ideia asko gustatu zait baina tximeleta ez nuke bastertuko.
Aurreko mezu baten azaltzen saiatu nintzen bezala, ez genuke utzi behar
Microsoftek, Euskaltelek edo dena delakoak maskota bat monopolizatzea.
Adibidez, tximeleta efektuaren kontzeptua[1] erabil genezake gure mezu
propioa zabaltzeko.
Jakingo duzuen bezala, tximeleta efektua kaosaren teoriarekin lotuta
dago eta askotan esaldi honekin laburtzen da: "tximeleta batek bere
egoak Brasilen aztinduz gero, tornado bat sortu daiteke Texasen."
Guk antzeko zerbait esan genezake: Librezalek Firefox euskara itzultzen
du, 100. hizkuntzara helduz, eta Japoniar gobernuak software librea
bultzatzea erabakitzen du. Edo antzeko zerbait. Horrela, gure talde
txikiak software librearen hedapenean izan dezakeen eragina ikustarazi
dezakegu. Ez dakit, ideia bat besterik ez da.
Txopi.
[1] http://en.wikipedia.org/wiki/Butterfly_effect
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago