[Librezale] Irudia
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
Lar, Urt 17, 23:07:33, CET 2009
tximeletari gertatutakoa....
http://gnome-look.org/content/preview.php?preview=2&id=15783&file1=15783-1.jpg&file2=15783-2.jpg&file3=&name=Tux+versus+Ms+butterfly
basurdearena gustatu zait Ibai, ideiari forma ematea ordea zaila da.....
Ibai Oihanguren(e)k dio:
> Jatorrizko mezua: og., 2009-01-15 08:10 +0100, egilea: Ander Elortondo
>
>> Aupa!
>>
>> Patxik proposatutako logoa dela eta sortu zen korapila askatzeko asmoz
>> wikian[1] bozka zabaldu dut ea maskotarik behar den argitzeko.
>> Hau argituta Patxik diseņatzaileari zer adierazi argiago izango du.
>> ea kapitulu honi amaiera ematen diogun.
>>
>> http://wiki.librezale.org/index.php/Irudia
>>
>> izan libre izan euskaldun!
>>
>>
>
> Aupa jende.
> Buf, 4 egunez posta irakurri gabe utzi, eta orain ordubete behar izan
> dut mezu guzti hauek irakurtzeko!
>
> Tira, niri logoa alde batetik gustatu zait, baina hemen aipatu diren
> gauza batzuekin bat nator.
>
> - "zale"k itzala izatea eta "libre"k ez, nik izatekotan alderantziz
> jarriko nuke, baina agian estetikoki ez da berdina izango
>
> - helbidea niri ere ez zait logoan gustatzen, eta "librezale.org"
> jartzea ere, nahiz eta jendeak helbidea gogoratzeko ideia ona den, ez
> dut oso atsegin.
>
> - tximeletarekin ikusten dudan arazoa gehiago da logoan ez dudala
> begiratu batean tximeletarik ikusten, "abstraktuegia"-edo dela, nik gero
> edonon erabili ahal izateko maskota bat aukeratuko nuke.
>
> - maskotari dagokionez, animalia basati bat jarriko nuke, adibidez
> basaurdea, nire ustez "libre" hitzaren esanahia guztiz jasotzen du. Eta
> ez dago MSN edo (batez ere) Euskaltelekin lotzeko arazorik. Gainera,
> software librean erabili diren maskoten zerrendan ez dago basurderik
> oraingoz.
>
> Bestetik, eskertu Berg-i egindako lana. Goian aipatutakoak aipatuta ere,
> logo hau aukeratuko balitz ni ez nitzake kexatuko, badago hobetzerik,
> baina hasiera ona da.
>
> Tira, hurrengo astean azterketak hasten dira, beraz, ez dut asko
> lagunduko, hori bai, saiatuko naiz mezuak irakurtzen (asko izan arren,
> pozgarria da, Librezale mugitzen ari den seinale!).
>
> Ondo izan, eta zorionak bide batez Pi-ri alaba jaioberriagatik (edo
> jaioko denagatik, oraindik ez bada jaio)!
>
> Ibai.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago