[Librezale] Irudia
Ibai Oihanguren
3arrano a bildua 3arrano.com
Lar, Urt 17, 20:45:58, CET 2009
Jatorrizko mezua: og., 2009-01-15 08:10 +0100, egilea: Ander Elortondo
> Aupa!
>
> Patxik proposatutako logoa dela eta sortu zen korapila askatzeko asmoz
> wikian[1] bozka zabaldu dut ea maskotarik behar den argitzeko.
> Hau argituta Patxik diseņatzaileari zer adierazi argiago izango du.
> ea kapitulu honi amaiera ematen diogun.
>
> http://wiki.librezale.org/index.php/Irudia
>
> izan libre izan euskaldun!
>
Aupa jende.
Buf, 4 egunez posta irakurri gabe utzi, eta orain ordubete behar izan
dut mezu guzti hauek irakurtzeko!
Tira, niri logoa alde batetik gustatu zait, baina hemen aipatu diren
gauza batzuekin bat nator.
- "zale"k itzala izatea eta "libre"k ez, nik izatekotan alderantziz
jarriko nuke, baina agian estetikoki ez da berdina izango
- helbidea niri ere ez zait logoan gustatzen, eta "librezale.org"
jartzea ere, nahiz eta jendeak helbidea gogoratzeko ideia ona den, ez
dut oso atsegin.
- tximeletarekin ikusten dudan arazoa gehiago da logoan ez dudala
begiratu batean tximeletarik ikusten, "abstraktuegia"-edo dela, nik gero
edonon erabili ahal izateko maskota bat aukeratuko nuke.
- maskotari dagokionez, animalia basati bat jarriko nuke, adibidez
basaurdea, nire ustez "libre" hitzaren esanahia guztiz jasotzen du. Eta
ez dago MSN edo (batez ere) Euskaltelekin lotzeko arazorik. Gainera,
software librean erabili diren maskoten zerrendan ez dago basurderik
oraingoz.
Bestetik, eskertu Berg-i egindako lana. Goian aipatutakoak aipatuta ere,
logo hau aukeratuko balitz ni ez nitzake kexatuko, badago hobetzerik,
baina hasiera ona da.
Tira, hurrengo astean azterketak hasten dira, beraz, ez dut asko
lagunduko, hori bai, saiatuko naiz mezuak irakurtzen (asko izan arren,
pozgarria da, Librezale mugitzen ari den seinale!).
Ondo izan, eta zorionak bide batez Pi-ri alaba jaioberriagatik (edo
jaioko denagatik, oraindik ez bada jaio)!
Ibai.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago