[Librezale] Fwd: GARA
Ibon Igartua
ibon.igartua a bildua gmail.com
Ast, Urt 15, 23:31:50, CET 2009
ahaztu egiten zitzaidan ... librezaleko komunikazio arduraduna Patxi
Gaztelumendi da (bere helbidea mezu honen kopian doa) ... berarekin
harremanetan jar zaitezke!!
---------- Forwarded message ----------
From: Ibon Igartua <ibon.igartua a bildua gmail.com>
Date: Thu, Jan 15, 2009 at 11:24 PM
Subject: Re: GARA
To: Janire Arrondo <jarrondo a bildua gara.net>
Aupa Janire,
Modu partikularrean erantzuten dizut, baina Librezaleko beste kideak
nirekin bat etorriko direlakoan nago.
Librezale taldearen filosofia bere sorreratik asanblearioa izan da eta beti
autokudeaketaren aldekoa. Ez dugu inolako diru-laguntzarik jasotzen eta
horrela jarraitu nahi dugu. WordPress, Firefox, Thunderbird, XFCE eta gure
gain dauden bestelako software libreko proiektuak euskaraz egoten jarraituko
dute.
Beste zenbait proiektuk, aldiz, aurrera egiteko zailtasunak izan ditzakete,
GNOME edo OpenOffice.org
kasu (diru-laguntzen arabera aurrera egin dutelako).
Nahi izanez gero galdera batzuk bota eta denon artean gure wikian
erantzuten saiatu gaitezke.
agur bero bat,
ibon
On Thu, Jan 15, 2009 at 2:38 PM, Janire Arrondo <jarrondo a bildua gara.net> wrote:
> Arratxaldeon!
> Gara egunkaritik idazten dizuet. Lakuako Gobernuak abendu amaieran
> diru-laguntzen banaketak nola egingo zituen azaldu zuen. Kontua da, IKTetan,
> eta beraien hitzetan bereziki «interneten eta softwaregintzan euskararen
> presentzia indartzeko» bideratzen dituzten laguntzak aurten, 74.000 euro
> gutxiago emango dituela (denera, 1.626.000).
> Horren inguruan zein iritzi duzuen, eta orokorrean eusko jaurlaritzak alor
> horretan zenbateraino laguntzen edo "oztopatzen" duen jaso nahiko nuke.
> Bestela, horretaz hitz egiteko kontakturen bat eman ahal izango bazenidate
> askoz hobe.
> Mila esker.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090115/695930f9/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago