[Librezale] Fwd: GARA
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Or, Urt 16, 07:27:56, CET 2009
Aupa!
Ados esandakoarekin, baina Gnome eta openoffice.org inguruan esandakoak
iritzi subjetibo eta proiektu horietatik bereizten gaituenetik esanak
daude, proiektu horien informazio zehatza bere arduradunak eman ahal
izango du: dooteo.
dooteo a bildua zundan.com
Garako irakurle naizen aldetik guztien iritziak batzen ari izateagatik
zorionak! Batzuk asperturik baikaude agentziako berriak kopiatu eta
itsatsi besterik egiten ez duten kazetariekin.
ondo ibili eta hobe izan!
Ander.
Ibon Igartua(e)k dio:
>
> ahaztu egiten zitzaidan ... librezaleko komunikazio arduraduna Patxi
> Gaztelumendi da (bere helbidea mezu honen kopian doa) ... berarekin
> harremanetan jar zaitezke!!
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: *Ibon Igartua* <ibon.igartua a bildua gmail.com
> <mailto:ibon.igartua a bildua gmail.com>>
> Date: Thu, Jan 15, 2009 at 11:24 PM
> Subject: Re: GARA
> To: Janire Arrondo <jarrondo a bildua gara.net <mailto:jarrondo a bildua gara.net>>
>
>
>
> Aupa Janire,
>
> Modu partikularrean erantzuten dizut, baina Librezaleko beste kideak
> nirekin bat etorriko direlakoan nago.
>
> Librezale taldearen filosofia bere sorreratik asanblearioa izan da
> eta beti autokudeaketaren aldekoa. Ez dugu inolako diru-laguntzarik
> jasotzen eta horrela jarraitu nahi dugu. WordPress, Firefox,
> Thunderbird, XFCE eta gure gain dauden bestelako software libreko
> proiektuak euskaraz egoten jarraituko dute.
>
> Beste zenbait proiektuk, aldiz, aurrera egiteko zailtasunak izan
> ditzakete, GNOME edo OpenOffice.org
> kasu (diru-laguntzen arabera aurrera egin dutelako).
>
> Nahi izanez gero galdera batzuk bota eta denon artean gure wikian
> erantzuten saiatu gaitezke.
>
>
> agur bero bat,
>
> ibon
>
>
>
> On Thu, Jan 15, 2009 at 2:38 PM, Janire Arrondo <jarrondo a bildua gara.net
> <mailto:jarrondo a bildua gara.net>> wrote:
>
> Arratxaldeon!
> Gara egunkaritik idazten dizuet. Lakuako Gobernuak abendu
> amaieran diru-laguntzen banaketak nola egingo zituen azaldu zuen.
> Kontua da, IKTetan, eta beraien hitzetan bereziki «interneten eta
> softwaregintzan euskararen presentzia indartzeko» bideratzen
> dituzten laguntzak aurten, 74.000 euro gutxiago emango dituela
> (denera, 1.626.000).
> Horren inguruan zein iritzi duzuen, eta orokorrean eusko
> jaurlaritzak alor horretan zenbateraino laguntzen edo "oztopatzen"
> duen jaso nahiko nuke. Bestela, horretaz hitz egiteko kontakturen
> bat eman ahal izango bazenidate askoz hobe.
> Mila esker.
>
>
>
>
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> *Panda IS 2008-ek gehitutako testua::*
>
> Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz
> sailkatzeko: SPAM da!
> <http://localhost:6083/Panda?ID=pav_645&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5Caelortondo%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Software%5CAntiSpam>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago