[Librezale] irudia + komunikazioa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Urt 15, 00:03:07, CET 2009


patxi gaztelumendi(e)k dio:
> *Fosdem > librezale*
> 
>     * Ez dut momentu batean ere esan Bruselan kanpaina komunikatiboa
>       egitea. Badakit munduan pixel bat baino ez garela, han ere holan
>       izango gara, duda barik.
>     * Aipatzen nuena zen, librezaleko ordezkaritza bat Bruselan dela
>       profitatuz, EHan librezaleri buruz lan bat egiten hastea.
>       Komunikazioa, irudia. mezua.
>     * Nazioarteko meeting edo foro hori baliatu, gure irudia
>       isladatzeko. Ulertzen da?

Bai, ulertzen da.

> 
> 
> Zer iruditzen zaizue hori?

Nigatik ondo, baina informazioa igortzen denean nolabaiteko interesa
eduki behar du jasotzailearentzako. Nik uste jendeari bost ajola izango
zaiola gu Bruselara goazen edo zer. Baina bertan entzundakoak, hitzaldi
interesgarriaren jarraipena edo antzeko zerbait egiten badugu, jendeak
eskertuko duela eta informazio hori gogoz hartuko duela.

Ez dakit. Ideia bat besterik ez zen. Ez dizuet lana eman nahi.

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago