[Librezale] irudia + komunikazioa
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ast, Urt 15, 07:51:04, CET 2009
Aupa!
Nik honela ulertzen dut......
Euban Librezale ezagutzera emateko eta egindako lanaz harro egoteko
garaia zela genion.
Honetarako irudi eta webgune berria landu eta komunikazio kanpaina bat
egiteko Patxik hartu zuen ardura. (webgunerako beste lantalde bat eratu
genuen)
FOSDEM aitzakiatzat librezale ezagutzera emateko unea izan daiteke.
* Zer da FOSDEM?
* zertan dabiltza 5.000 lagunetik gora Bruselan?
* Euskaldunak ere joan dira, LIBREZALE.
* nortzuk dira librezale?
* zertan dabiltza?
Guzti hau bertan ateratako irudiz landuta ederra izan daiteke.
Txopirekin erabat ados, lehen bi galderak informazio kilikagarriaz
betetzea oinarrizko.
Bestetik, non zabaldu mezu hau?
Argi dago internetez eta zientzia/informatika arloak jorratzen dituzten
gehigarrietan izan beharko lukeela. Nire amari FOSDEM/librezale bost
axola, baina badago non zabaldu.
Data gainera datorkigu eta egia esan lana da.
Aurrera ateratzeko asmorik?
izan libre, izan euskaldun!
ander.
Txopi(e)k dio:
> patxi gaztelumendi(e)k dio:
>
>> *Fosdem > librezale*
>>
>> * Ez dut momentu batean ere esan Bruselan kanpaina komunikatiboa
>> egitea. Badakit munduan pixel bat baino ez garela, han ere holan
>> izango gara, duda barik.
>> * Aipatzen nuena zen, librezaleko ordezkaritza bat Bruselan dela
>> profitatuz, EHan librezaleri buruz lan bat egiten hastea.
>> Komunikazioa, irudia. mezua.
>> * Nazioarteko meeting edo foro hori baliatu, gure irudia
>> isladatzeko. Ulertzen da?
>>
>
> Bai, ulertzen da.
>
>
>> Zer iruditzen zaizue hori?
>>
>
> Nigatik ondo, baina informazioa igortzen denean nolabaiteko interesa
> eduki behar du jasotzailearentzako. Nik uste jendeari bost ajola izango
> zaiola gu Bruselara goazen edo zer. Baina bertan entzundakoak, hitzaldi
> interesgarriaren jarraipena edo antzeko zerbait egiten badugu, jendeak
> eskertuko duela eta informazio hori gogoz hartuko duela.
>
> Ez dakit. Ideia bat besterik ez zen. Ez dizuet lana eman nahi.
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> Panda IS 2008-ek gehitutako testua::
>
> Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz sailkatzeko: http://localhost:6083/Panda?ID=pav_627&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\aelortondo\Configuración%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Software\AntiSpam
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
>
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago