[Librezale] irudia + komunikazioa
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
As, Urt 13, 17:04:56, CET 2009
*Fosdem > librezale*
- Ez dut momentu batean ere esan Bruselan kanpaina komunikatiboa egitea.
Badakit munduan pixel bat baino ez garela, han ere holan izango gara, duda
barik.
- Aipatzen nuena zen, librezaleko ordezkaritza bat Bruselan dela
profitatuz, EHan librezaleri buruz lan bat egiten hastea. Komunikazioa,
irudia. mezua.
- Nazioarteko meeting edo foro hori baliatu, gure irudia isladatzeko.
Ulertzen da?
Zer iruditzen zaizue hori?
*irudia*
Aipatutako guztiak berridatzi eta unairi pasako dizkiot...
dena dela, wikian jarriko bagenu... aportazioak han ondo geratuko lirateke
*librezale.org*
webgunea egokitzen hasi behar dogu... ez du inork ezer aipatu oraindik.
lantalde hori martxan jarri beharko dogu
jarraitu dezagun beraz, berbetan, proposamenak egiten, komunikazioa
prestatzen, gauzatzen....
2009/1/13 Julen <julenx a bildua gmail.com>
> ar., 2009.eko urtren 13a 12:48(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> > Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> >> Aupa!
> >>
> >> Hasieran irudia ikusi dudanean oso polita iruditu zait. Ez dut inondik
> >> inora MSN zerbitzuaz lotu, baina logikoa da, nik ez dut hotmail eta msn
> >> konturik eta ez dut irudi hori inoiz parean.
> >>
> >> Ziur kasualitatea dena eta diseinatzaileak ni bezala ez zuela MSN buruan
> >> baina nolakoak diren kasualitateak, hegal batean horia eta laranja eta
> >> bestean urdina. Eskerrak urdinari ez diola orlegirik gehitu ;)
> >>
> >> http://www.msn.com/
> >>
> >> letxesss!
> >
> > Nik ez dut MSN erabiltzen, baina aitortzen dut kolorezko tximeleta-hegoak
> > ikustean MSN burura etorri zitzaidala...
> >
> > Hala ere, logoa oso polita iruditzen zait eta erabili dezakegula. Zerbait
> > aldatzekotan, gerizpa izango zen. Efektua oso ondo eginda dago, baina
> > "libre" ez ikustea eta "zale" bai, ez nau erakartzen. Ez dakit, nola
> > konpondu liteke hau...
>
> Niri ere MSN eta enparauak etorri zaizkit burura hau ikustean...
> Analogia horregatik ez balitz, fresko ikusten dut irudia. Egungoaren
> aldean, nabarmen.
>
> > Bestalde, "www" delakoak nik ez ditut inoz erabiltzen. Beti erabili dut
> > "http://librezale.org/". Zuek? Gainera, logoan bertan URLa jarri beharra
> > dago. Behar izatekotan, edozein momentutan erantsi liteke. Kontua da gure
> > logoa neurri txiki batekin erabili behar izanez gero (aurkezpen batetan,
> > kartel batetan, dokumentu batetan...), orain dagoen bezala ez zela
> > helbidea ulertuko. Ni logoa URLrik gabe diseinatzearen aldekoa naiz.
>
> Idem.
> Aparteko kontu bezala, badirudi "leyenda urbana" modukoa dela
> helbideetan www kentzea, jendeak "a, baina berdina da?" galdetzen
> jarraitzen baitu xD
>
> Logoan URLa? Erdibideko soluzioa proposa daiteke: logotipoko testua
> "librezale.org" izatea. Alegia, ".org" logotipoaren barne sartzea.
> Irudia indartzeaz gain, jendeak URLa erraz gogoratzen du.
>
> > Hare gehiago, egunen batetan kamisetak egitea lortuko dugunaren
> > esperantzaz, kolore bat edo bi bakarrik dituen logoa edo/eta izena ere
> > behar ditugula uste dut.
>
> Bai, kontuan hartzekoa da. Honez gain, ikusten dut koloreak degradatuta
> bezala dituela atzeko planoan, eta logotipoa hainbat lekutan erabiltze
> aldera (batez ere webguneetan), oztopoa izan daiteke.
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090113/eebabf45/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago