[Librezale] irudia + komunikazioa
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Urt 13, 16:19:46, CET 2009
ar., 2009.eko urtren 13a 12:48(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>> Aupa!
>>
>> Hasieran irudia ikusi dudanean oso polita iruditu zait. Ez dut inondik
>> inora MSN zerbitzuaz lotu, baina logikoa da, nik ez dut hotmail eta msn
>> konturik eta ez dut irudi hori inoiz parean.
>>
>> Ziur kasualitatea dena eta diseinatzaileak ni bezala ez zuela MSN buruan
>> baina nolakoak diren kasualitateak, hegal batean horia eta laranja eta
>> bestean urdina. Eskerrak urdinari ez diola orlegirik gehitu ;)
>>
>> http://www.msn.com/
>>
>> letxesss!
>
> Nik ez dut MSN erabiltzen, baina aitortzen dut kolorezko tximeleta-hegoak
> ikustean MSN burura etorri zitzaidala...
>
> Hala ere, logoa oso polita iruditzen zait eta erabili dezakegula. Zerbait
> aldatzekotan, gerizpa izango zen. Efektua oso ondo eginda dago, baina
> "libre" ez ikustea eta "zale" bai, ez nau erakartzen. Ez dakit, nola
> konpondu liteke hau...
Niri ere MSN eta enparauak etorri zaizkit burura hau ikustean...
Analogia horregatik ez balitz, fresko ikusten dut irudia. Egungoaren
aldean, nabarmen.
> Bestalde, "www" delakoak nik ez ditut inoz erabiltzen. Beti erabili dut
> "http://librezale.org/". Zuek? Gainera, logoan bertan URLa jarri beharra
> dago. Behar izatekotan, edozein momentutan erantsi liteke. Kontua da gure
> logoa neurri txiki batekin erabili behar izanez gero (aurkezpen batetan,
> kartel batetan, dokumentu batetan...), orain dagoen bezala ez zela
> helbidea ulertuko. Ni logoa URLrik gabe diseinatzearen aldekoa naiz.
Idem.
Aparteko kontu bezala, badirudi "leyenda urbana" modukoa dela
helbideetan www kentzea, jendeak "a, baina berdina da?" galdetzen
jarraitzen baitu xD
Logoan URLa? Erdibideko soluzioa proposa daiteke: logotipoko testua
"librezale.org" izatea. Alegia, ".org" logotipoaren barne sartzea.
Irudia indartzeaz gain, jendeak URLa erraz gogoratzen du.
> Hare gehiago, egunen batetan kamisetak egitea lortuko dugunaren
> esperantzaz, kolore bat edo bi bakarrik dituen logoa edo/eta izena ere
> behar ditugula uste dut.
Bai, kontuan hartzekoa da. Honez gain, ikusten dut koloreak degradatuta
bezala dituela atzeko planoan, eta logotipoa hainbat lekutan erabiltze
aldera (batez ere webguneetan), oztopoa izan daiteke.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago