[Librezale] irudia + komunikazioa

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Urt 13, 13:15:04, CET 2009


Aupa!


patxi gaztelumendi(e)k dio:
> Tira.
> Logo eta irudiaren aferan, zelan lortzen da adostasuna?
>
wikian bozkatze bat zabalduz, amaiera epea zehatz adieraziz.


Maskotarik (bai/ez)?
Bai bada zein maskota?  Aurreko bozkatze epea zabalik dagoela 
proposamenak sartuz joan gintezke.

Maskota animalia erreal edo bestelako izan liteke, txorrada handi bat 
esatearren latzux ardi latza eta tux nahasketa.....


> nola egin diseinatu sortu guztion gustukoa izango den elementu sorta bat?
guztion?  ezinezkoa fijo!

>
> agian, erabilerak emango digu atsegian, edo agian nekatu ere egingo gara.
>
Marketing munduan onartua dago logoak denbora eraberritu egin behar 
direla. Etorriko dira etorri beharrekoak....

> hemen esandakoak batu eta diseinugileari igorriko dizkiot orduan.  
> ondo baderitzozue.
>
eta eskertu gure partetik egindako lana, argi baitut inor ez dela 
eskertxarrekoa inguru hauetan.

> webgunea aldatzeko eta, zelan egingo dugu? bloga webgunean integratzeko?
>
> ondo iruditzen bazaizue, urtarrila baliatu dezakegu lan honetarako. 
> eta otsaila hasieran aurkeztu, FOSDEMeko presentzia profitatuz.
> Han eta hemen.
> Bruselan eta Euskal Herrian. Munduan alegia.
>
> garen bezala. librezale.
>
> ptx
>
> 2009/1/13 Txopi <txopi a bildua sindominio.net <mailto:txopi a bildua sindominio.net>>
>
>     Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>     > Aupa!
>     >
>     > Hasieran irudia ikusi dudanean oso polita iruditu zait. Ez dut
>     inondik
>     > inora MSN zerbitzuaz lotu, baina logikoa da, nik ez dut hotmail
>     eta msn
>     > konturik eta ez dut irudi hori inoiz parean.
>     >
>     > Ziur kasualitatea dena eta diseinatzaileak ni bezala ez zuela
>     MSN buruan
>     > baina nolakoak diren kasualitateak, hegal batean horia eta
>     laranja eta
>     > bestean urdina. Eskerrak urdinari ez diola orlegirik gehitu ;)
>     >
>     > http://www.msn.com/
>     >
>     > letxesss!
>
>     Nik ez dut MSN erabiltzen, baina aitortzen dut kolorezko
>     tximeleta-hegoak
>     ikustean MSN burura etorri zitzaidala...
>
>     Hala ere, logoa oso polita iruditzen zait eta erabili dezakegula.
>     Zerbait
>     aldatzekotan, gerizpa izango zen. Efektua oso ondo eginda dago, baina
>     "libre" ez ikustea eta "zale" bai, ez nau erakartzen. Ez dakit, nola
>     konpondu liteke hau...
>
>     Bestalde, "www" delakoak nik ez ditut inoz erabiltzen. Beti
>     erabili dut
>     "http://librezale.org/". Zuek? Gainera, logoan bertan URLa jarri
>     beharra
>     dago. Behar izatekotan, edozein momentutan erantsi liteke. Kontua
>     da gure
>     logoa neurri txiki batekin erabili behar izanez gero (aurkezpen
>     batetan,
>     kartel batetan, dokumentu batetan...), orain dagoen bezala ez zela
>     helbidea ulertuko. Ni logoa URLrik gabe diseinatzearen aldekoa naiz.
>
>     Tximeletari dagokionez, MSNrekin duen antz hori gure onurarako erabili
>     dezakegula bururatu zait. Nik badaukat coca-cola logoaren itxurarekin
>     copy-left esaten duen kamixeta gorria eta kontrainformazio adibide
>     originala eta eraginkorra dela uste dut. Antzeko adibide bat:
>     http://www.liberalismo.org/img/varios/juande_camiseta2.jpg
>
>     Edozein kasutan, software librearen munduan, era guztietako
>     animali eta
>     intsektuak erabili dira dagoeneko maskota bezala:
>     http://chl.be/mascots/
>
>     Baleak, katagorriak... Tximeletarik baina ez dut inoiz ikusi.
>     Euskaldunok
>     gehiago identifikatuko garelakoan edo, bale bat nahiago? MSN estiloko
>     tximeleta kitzikagarria iruditzen zaizue?
>
>     librezaleren maskota, librezaleren URLa eta librezaleren logoa ez
>     nahazteko, zergatik ez dugu alde batetik maskota bera zehazten (lehen
>     frankiren burua zen), eta gero izena (maskota eta guzti edo maskota
>     erdirekin)?
>
>     Hare gehiago, egunen batetan kamisetak egitea lortuko dugunaren
>     esperantzaz, kolore bat edo bi bakarrik dituen logoa edo/eta izena ere
>     behar ditugula uste dut.
>
>     Behar guzti hauek aurretiaz kontutan izanda (agian baten
>     batentzako behar
>     gehiegi dira hauek), LibreZale proiektuaren irudia osotasunean landu
>     dezakegu, eraginkorragoa izatea lortu dezakegulako eta baita
>     iraunkorragoa
>     ere. Zer deritzozue?
>
>     Txopi.
>
>
>     _______________________________________________
>     Librezale mailing list
>     Librezale a bildua librezale.org <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
>     http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
>
> -- 
> patxi gaztelumendi
> www.gaztelumendi.org <http://www.gaztelumendi.org>
> larrabetzu - euskal herria
>
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> *Panda IS 2008-ek gehitutako testua::*
>
> Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz 
> sailkatzeko: SPAM da! 
> <http://localhost:6083/Panda?ID=pav_588&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5Caelortondo%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Software%5CAntiSpam>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>   




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago