[Librezale] irudia + komunikazioa

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Urt 13, 16:36:34, CET 2009


ar., 2009.eko urtren 13a 13:00(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
>> ondo iruditzen bazaizue, urtarrila baliatu dezakegu lan honetarako. eta
>> otsaila hasieran aurkeztu, FOSDEMeko presentzia profitatuz.
>> Han eta hemen.
>> Bruselan eta Euskal Herrian. Munduan alegia.
> 
> Inpresioa det Bruselasen 'gu' ahuntzaren gauerdiko eztula izango garela
> tamainuz/indarrez/lanez dagokigunean, ez dakit zenbaterainoko bonboa eman
> behar dugun bertan...

Ez dakit hau oso ondo ulertzen dudan.

FOSDEM baliatzea Librezaleri buruzko komunikazio kanpaina egiteko? Baina
nora begira?

Nik uste halako gauzak etxean egin behar direla aurrena.

Egon naizen antzeko bilkuretan ikusi dudanagatik, okasio hauek ondo
daude besteengandik ikasi eta esperientziak partekatzeko. Antzeko
arazoei nola aurre egiten zaien ikasteko.

Ez dakit ze komunikazio kanpaina egin daitekeen kanpoan etxean halakorik
egin ez denean. Gure komunitateko esperientzien berri eman aurretik,
esperientzia hoiek landu eta mamitu egin behar dira.

Hau guztia lokalizazioaren arlotik diot; gero, kontuan izan FOSDEMen
batez ere *software garatzaileak* egongo direla, beraz, Mikelek dion
bezala, ahuntzaren gauerdiko eztula besteen aldean.

Baina hori, ez dakit oso ondo ulertu dudan.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago