[Librezale] irudia + komunikazioa

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
As, Urt 13, 13:00:45, CET 2009


> Logo eta irudiaren aferan, zelan lortzen da adostasuna?
>
> nola egin diseinatu sortu guztion gustukoa izango den elementu sorta bat?

Wikian proposatu daitezke gaiak eta epe bat jarri logoa aurkezteko

> webgunea aldatzeko eta, zelan egingo dugu? bloga webgunean integratzeko?

Bloga sortu behar da. Baina hori beste hari eztabaidatuko nuke nik...

> ondo iruditzen bazaizue, urtarrila baliatu dezakegu lan honetarako. eta
> otsaila hasieran aurkeztu, FOSDEMeko presentzia profitatuz.
> Han eta hemen.
> Bruselan eta Euskal Herrian. Munduan alegia.

Inpresioa det Bruselasen 'gu' ahuntzaren gauerdiko eztula izango garela
tamainuz/indarrez/lanez dagokigunean, ez dakit zenbaterainoko bonboa eman
behar dugun bertan...


> 2009/1/13 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
>
>> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>> > Aupa!
>> >
>> > Hasieran irudia ikusi dudanean oso polita iruditu zait. Ez dut inondik
>> > inora MSN zerbitzuaz lotu, baina logikoa da, nik ez dut hotmail eta
>> msn
>> > konturik eta ez dut irudi hori inoiz parean.
>> >
>> > Ziur kasualitatea dena eta diseinatzaileak ni bezala ez zuela MSN
>> buruan
>> > baina nolakoak diren kasualitateak, hegal batean horia eta laranja eta
>> > bestean urdina. Eskerrak urdinari ez diola orlegirik gehitu ;)
>> >
>> > http://www.msn.com/
>> >
>> > letxesss!
>>
>> Nik ez dut MSN erabiltzen, baina aitortzen dut kolorezko
>> tximeleta-hegoak
>> ikustean MSN burura etorri zitzaidala...
>>
>> Hala ere, logoa oso polita iruditzen zait eta erabili dezakegula.
>> Zerbait
>> aldatzekotan, gerizpa izango zen. Efektua oso ondo eginda dago, baina
>> "libre" ez ikustea eta "zale" bai, ez nau erakartzen. Ez dakit, nola
>> konpondu liteke hau...
>>
>> Bestalde, "www" delakoak nik ez ditut inoz erabiltzen. Beti erabili dut
>> "http://librezale.org/". Zuek? Gainera, logoan bertan URLa jarri beharra
>> dago. Behar izatekotan, edozein momentutan erantsi liteke. Kontua da
>> gure
>> logoa neurri txiki batekin erabili behar izanez gero (aurkezpen batetan,
>> kartel batetan, dokumentu batetan...), orain dagoen bezala ez zela
>> helbidea ulertuko. Ni logoa URLrik gabe diseinatzearen aldekoa naiz.
>>
>> Tximeletari dagokionez, MSNrekin duen antz hori gure onurarako erabili
>> dezakegula bururatu zait. Nik badaukat coca-cola logoaren itxurarekin
>> copy-left esaten duen kamixeta gorria eta kontrainformazio adibide
>> originala eta eraginkorra dela uste dut. Antzeko adibide bat:
>> http://www.liberalismo.org/img/varios/juande_camiseta2.jpg
>>
>> Edozein kasutan, software librearen munduan, era guztietako animali eta
>> intsektuak erabili dira dagoeneko maskota bezala:
>> http://chl.be/mascots/
>>
>> Baleak, katagorriak... Tximeletarik baina ez dut inoiz ikusi.
>> Euskaldunok
>> gehiago identifikatuko garelakoan edo, bale bat nahiago? MSN estiloko
>> tximeleta kitzikagarria iruditzen zaizue?
>>
>> librezaleren maskota, librezaleren URLa eta librezaleren logoa ez
>> nahazteko, zergatik ez dugu alde batetik maskota bera zehazten (lehen
>> frankiren burua zen), eta gero izena (maskota eta guzti edo maskota
>> erdirekin)?
>>
>> Hare gehiago, egunen batetan kamisetak egitea lortuko dugunaren
>> esperantzaz, kolore bat edo bi bakarrik dituen logoa edo/eta izena ere
>> behar ditugula uste dut.
>>
>> Behar guzti hauek aurretiaz kontutan izanda (agian baten batentzako
>> behar
>> gehiegi dira hauek), LibreZale proiektuaren irudia osotasunean landu
>> dezakegu, eraginkorragoa izatea lortu dezakegulako eta baita
>> iraunkorragoa
>> ere. Zer deritzozue?
>>
>> Txopi.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
>
> --
> patxi gaztelumendi
> www.gaztelumendi.org
> larrabetzu - euskal herria
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago