[Librezale] irudia + komunikazioa
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
As, Urt 13, 12:54:09, CET 2009
Tira.
Logo eta irudiaren aferan, zelan lortzen da adostasuna?
nola egin diseinatu sortu guztion gustukoa izango den elementu sorta bat?
agian, erabilerak emango digu atsegian, edo agian nekatu ere egingo gara.
hemen esandakoak batu eta diseinugileari igorriko dizkiot orduan. ondo
baderitzozue.
webgunea aldatzeko eta, zelan egingo dugu? bloga webgunean integratzeko?
ondo iruditzen bazaizue, urtarrila baliatu dezakegu lan honetarako. eta
otsaila hasieran aurkeztu, FOSDEMeko presentzia profitatuz.
Han eta hemen.
Bruselan eta Euskal Herrian. Munduan alegia.
garen bezala. librezale.
ptx
2009/1/13 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> > Aupa!
> >
> > Hasieran irudia ikusi dudanean oso polita iruditu zait. Ez dut inondik
> > inora MSN zerbitzuaz lotu, baina logikoa da, nik ez dut hotmail eta msn
> > konturik eta ez dut irudi hori inoiz parean.
> >
> > Ziur kasualitatea dena eta diseinatzaileak ni bezala ez zuela MSN buruan
> > baina nolakoak diren kasualitateak, hegal batean horia eta laranja eta
> > bestean urdina. Eskerrak urdinari ez diola orlegirik gehitu ;)
> >
> > http://www.msn.com/
> >
> > letxesss!
>
> Nik ez dut MSN erabiltzen, baina aitortzen dut kolorezko tximeleta-hegoak
> ikustean MSN burura etorri zitzaidala...
>
> Hala ere, logoa oso polita iruditzen zait eta erabili dezakegula. Zerbait
> aldatzekotan, gerizpa izango zen. Efektua oso ondo eginda dago, baina
> "libre" ez ikustea eta "zale" bai, ez nau erakartzen. Ez dakit, nola
> konpondu liteke hau...
>
> Bestalde, "www" delakoak nik ez ditut inoz erabiltzen. Beti erabili dut
> "http://librezale.org/". Zuek? Gainera, logoan bertan URLa jarri beharra
> dago. Behar izatekotan, edozein momentutan erantsi liteke. Kontua da gure
> logoa neurri txiki batekin erabili behar izanez gero (aurkezpen batetan,
> kartel batetan, dokumentu batetan...), orain dagoen bezala ez zela
> helbidea ulertuko. Ni logoa URLrik gabe diseinatzearen aldekoa naiz.
>
> Tximeletari dagokionez, MSNrekin duen antz hori gure onurarako erabili
> dezakegula bururatu zait. Nik badaukat coca-cola logoaren itxurarekin
> copy-left esaten duen kamixeta gorria eta kontrainformazio adibide
> originala eta eraginkorra dela uste dut. Antzeko adibide bat:
> http://www.liberalismo.org/img/varios/juande_camiseta2.jpg
>
> Edozein kasutan, software librearen munduan, era guztietako animali eta
> intsektuak erabili dira dagoeneko maskota bezala:
> http://chl.be/mascots/
>
> Baleak, katagorriak... Tximeletarik baina ez dut inoiz ikusi. Euskaldunok
> gehiago identifikatuko garelakoan edo, bale bat nahiago? MSN estiloko
> tximeleta kitzikagarria iruditzen zaizue?
>
> librezaleren maskota, librezaleren URLa eta librezaleren logoa ez
> nahazteko, zergatik ez dugu alde batetik maskota bera zehazten (lehen
> frankiren burua zen), eta gero izena (maskota eta guzti edo maskota
> erdirekin)?
>
> Hare gehiago, egunen batetan kamisetak egitea lortuko dugunaren
> esperantzaz, kolore bat edo bi bakarrik dituen logoa edo/eta izena ere
> behar ditugula uste dut.
>
> Behar guzti hauek aurretiaz kontutan izanda (agian baten batentzako behar
> gehiegi dira hauek), LibreZale proiektuaren irudia osotasunean landu
> dezakegu, eraginkorragoa izatea lortu dezakegulako eta baita iraunkorragoa
> ere. Zer deritzozue?
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090113/cc52b743/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago