[Librezale] irudia + komunikazioa
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 13, 12:48:15, CET 2009
Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Hasieran irudia ikusi dudanean oso polita iruditu zait. Ez dut inondik
> inora MSN zerbitzuaz lotu, baina logikoa da, nik ez dut hotmail eta msn
> konturik eta ez dut irudi hori inoiz parean.
>
> Ziur kasualitatea dena eta diseinatzaileak ni bezala ez zuela MSN buruan
> baina nolakoak diren kasualitateak, hegal batean horia eta laranja eta
> bestean urdina. Eskerrak urdinari ez diola orlegirik gehitu ;)
>
> http://www.msn.com/
>
> letxesss!
Nik ez dut MSN erabiltzen, baina aitortzen dut kolorezko tximeleta-hegoak
ikustean MSN burura etorri zitzaidala...
Hala ere, logoa oso polita iruditzen zait eta erabili dezakegula. Zerbait
aldatzekotan, gerizpa izango zen. Efektua oso ondo eginda dago, baina
"libre" ez ikustea eta "zale" bai, ez nau erakartzen. Ez dakit, nola
konpondu liteke hau...
Bestalde, "www" delakoak nik ez ditut inoz erabiltzen. Beti erabili dut
"http://librezale.org/". Zuek? Gainera, logoan bertan URLa jarri beharra
dago. Behar izatekotan, edozein momentutan erantsi liteke. Kontua da gure
logoa neurri txiki batekin erabili behar izanez gero (aurkezpen batetan,
kartel batetan, dokumentu batetan...), orain dagoen bezala ez zela
helbidea ulertuko. Ni logoa URLrik gabe diseinatzearen aldekoa naiz.
Tximeletari dagokionez, MSNrekin duen antz hori gure onurarako erabili
dezakegula bururatu zait. Nik badaukat coca-cola logoaren itxurarekin
copy-left esaten duen kamixeta gorria eta kontrainformazio adibide
originala eta eraginkorra dela uste dut. Antzeko adibide bat:
http://www.liberalismo.org/img/varios/juande_camiseta2.jpg
Edozein kasutan, software librearen munduan, era guztietako animali eta
intsektuak erabili dira dagoeneko maskota bezala:
http://chl.be/mascots/
Baleak, katagorriak... Tximeletarik baina ez dut inoiz ikusi. Euskaldunok
gehiago identifikatuko garelakoan edo, bale bat nahiago? MSN estiloko
tximeleta kitzikagarria iruditzen zaizue?
librezaleren maskota, librezaleren URLa eta librezaleren logoa ez
nahazteko, zergatik ez dugu alde batetik maskota bera zehazten (lehen
frankiren burua zen), eta gero izena (maskota eta guzti edo maskota
erdirekin)?
Hare gehiago, egunen batetan kamisetak egitea lortuko dugunaren
esperantzaz, kolore bat edo bi bakarrik dituen logoa edo/eta izena ere
behar ditugula uste dut.
Behar guzti hauek aurretiaz kontutan izanda (agian baten batentzako behar
gehiegi dira hauek), LibreZale proiektuaren irudia osotasunean landu
dezakegu, eraginkorragoa izatea lortu dezakegulako eta baita iraunkorragoa
ere. Zer deritzozue?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago