[Librezale] irudia + komunikazioa

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Al, Urt 12, 23:19:25, CET 2009


Aupa!

Hasieran irudia ikusi dudanean oso polita iruditu zait. Ez dut inondik 
inora MSN zerbitzuaz lotu, baina logikoa da, nik ez dut hotmail eta msn 
konturik eta ez dut irudi hori inoiz parean.

Ziur kasualitatea dena eta diseinatzaileak ni bezala ez zuela MSN buruan 
baina nolakoak diren kasualitateak, hegal batean horia eta laranja eta 
bestean urdina. Eskerrak urdinari ez diola orlegirik gehitu ;)

http://www.msn.com/

letxesss!


Fosdem haitzakitzat  hartuta Euban komentatu genuen  komunikazio 
planaren hasierarako mugarri ederra izan daiteke.

hori bai.....
lehen punturako informazio eta testua wikian dago. ok.
Bigarrena aldiz, ez dakit nola ote dabilen webgunearen lantaldea, epea 
gainean baitaukagu.
Hirugarrenerako lan bikaina dago: software lokalizazio gida hura.... 
(Kbabel qt4ra pasa dute eta 'lokalize' euskaratu gabe dago)

joder zein beltz nagoen gaur..... aparatua itzali eta hurrengo batean 
positiboago itzuliko naiz.


Ander.





Mikel Olasagasti(e)k dio:
> Aupa!
>
> Jatorrizko mezua: al., 2009-01-12 21:07 +0100, egilea: patxi
> gaztelumendi
>   
>> Eubako batzarretik hartutako erabakiari jarraituz, proposamen bat
>> librezaleren irudi berriaren gainean. 
>>
>> komunikazioari buruz, fosdem 09 baliatuta, librezale elkartearen
>> irudia berritu eta librezaleri buruzko komunikazio kanpaina ttikia
>> abian. 
>>
>>       * nor garen, zer egiten dugun
>>       * librezale.org webgunea
>>       * gure tresna eta software garrantzitsuenak
>>       * parte hartzeko gonbidapen zabala
>>     
>
> Komunikazio plan hau nora begira da, etxera begira ala Fosdem-ari
> begira?
>
>
>   
>> Hasteko eta bat, unai bergarak egindako proposamena. diseinu sortzaile
>> potentea da unai, musikherria, bilboko gaztetxeak, musika taldeak,
>> santutxuko mobidak.... denetarik. info+
>> http://www.mundurat.net/bergdiseinuak/
>>
>> librezale  diseinu honetan libre lodiagoa da, kolore ezberdinak eta
>> ondoan tximeleta bat (askatasuna) irudikatzen duten lore orri
>> batzuk...
>> http://www.flickr.com/photos/gaztelumendi/3191474675
>> kolore aldetik ere aproposa dela iruditzen zait. zuei?
>>     
>
> Tximiletarena MSNk erabili du urteetan eta euskalteli ere erabiltzea
> bururatu zaio... niri lehen arrazoiarengatik pixkat atzeraka egiten
> dit...
>
>   




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago