[Librezale] Calendar euskalduna
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 13, 12:37:41, CET 2009
Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Egutegia bera lokalizatzeko aukera dago, 'euskal egutegia(k). Egutegia
> lokalizatzeak esan nahi du jai egunak aurrez berak adieraztea.
> Espainiar estatuan estatuak hainbat jai egun izendatzen ditu, erkidego
> autonomoak beste batzuk eta azkenik foru aldundiak bere eguna eta herri
> bakoitzean jai dena.
> Herri guztietakoa jartzea astakeria deritzot, baina nik herrialde
> guztietakoak jarriko nituzke.
> Bestalde Iparraldean erabat ezberdina dute egutegia. Bakarra ateratzea
> zoramena litzateke. Nik uste bi euskal egutegi dela egokiena.
> Egutegiak osotzeko seaskako egutegia erosiko dut eta horrela bide batez
> iparraldeko ikastolei lagundu.
>
> Zuek zein iritzikoak zarete, bat ala bi?
Sentitzen dut baina ez dut mezu hau ondo ulertzen. Programa, webgune edo
egutegi zehatzen bati buruz ari zara ala orokorrean. Ez dut ulertzen
zertan ari zaren. Inork argitu diezadake puntu hau?
Eskerrik asko,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago