[Librezale] Calendar euskalduna
    Ander Elortondo 
    ander a bildua debagoiena.net
       
    As, Urt 13, 08:02:05, CET 2009
    
    
  
Aupa!
Egutegia bera lokalizatzeko aukera dago, 'euskal egutegia(k). Egutegia 
lokalizatzeak esan nahi du jai egunak aurrez berak adieraztea.
Espainiar estatuan estatuak hainbat jai egun izendatzen ditu, erkidego 
autonomoak beste batzuk eta azkenik foru aldundiak bere eguna eta herri 
bakoitzean jai dena.
Herri guztietakoa jartzea astakeria deritzot, baina nik herrialde 
guztietakoak jarriko nituzke.
Bestalde Iparraldean erabat ezberdina dute egutegia. Bakarra ateratzea 
zoramena litzateke. Nik uste bi euskal egutegi dela egokiena.
Egutegiak osotzeko seaskako egutegia erosiko dut eta horrela bide batez 
iparraldeko ikastolei lagundu.
Zuek zein iritzikoak zarete, bat ala bi?
Ander.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago