[Librezale] Calendar euskalduna

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Urt 13, 12:57:02, CET 2009


Aupa!

Arrazoi duzu..... ni zentratua nagoenez.....

Mozilla Calendar aplikazioetan (Sunbird, Ligthning  edo thundebird 3.0 
(datorrenean)) egutegiak lokalizatzeko aukera dago. Hau da ics egutegi 
bat sortu non zuk erabiltzen duzun egutegian jadanik opor egunak 
markatuak egotea. ics hau(ek) nik sortuko nituzke non euskal jaiak 
markatuak dauden.

Baina zenbat egingo ditut bakarra espainiar eta frantziar jai guztiekin 
eta herrialde denetako jaiekin?
edo
Bi euskal egutegi non baten iparraldeko jaiak daude eta bestean 
hegoaldeko guztiak (kontuan izan herrialde bakoitzak bere jai egun 
propioak dituela)

Herrialde bakoitzeko boletinetan herri guztietako jai eguna ere 
argitaratzen da baina hau larregizkoa denez hasieratik baztertu dut.

Oker ez banago honek ere beste ondorio bat ere izan dezake (ez dut 
ikertu eta beraz ezin baieztatu) USTEZ lokalizazio bakoitzean 
lokalizatutako egutegia kargatuko da. Hau oso erosoa izan liteke, 
baina.....  Euskarazkoan zein kargatu bi eginez gero?

Horregatik gai honi bi buelta eman beharra dago.

Ander.


Txopi(e)k dio:
> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>   
>> Aupa!
>>
>> Egutegia bera lokalizatzeko aukera dago, 'euskal egutegia(k). Egutegia
>> lokalizatzeak esan nahi du jai egunak aurrez berak adieraztea.
>> Espainiar estatuan estatuak hainbat jai egun izendatzen ditu, erkidego
>> autonomoak beste batzuk eta azkenik foru aldundiak bere eguna eta herri
>> bakoitzean jai dena.
>> Herri guztietakoa jartzea astakeria deritzot, baina nik herrialde
>> guztietakoak jarriko nituzke.
>> Bestalde Iparraldean erabat ezberdina dute egutegia. Bakarra ateratzea
>> zoramena litzateke. Nik uste bi euskal egutegi dela egokiena.
>> Egutegiak osotzeko seaskako egutegia erosiko dut eta horrela bide batez
>> iparraldeko ikastolei lagundu.
>>
>> Zuek zein iritzikoak zarete, bat ala bi?
>>     
>
> Sentitzen dut baina ez dut mezu hau ondo ulertzen. Programa, webgune edo
> egutegi zehatzen bati buruz ari zara ala orokorrean. Ez dut ulertzen
> zertan ari zaren. Inork argitu diezadake puntu hau?
>
> Eskerrik asko,
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> Panda IS 2008-ek gehitutako testua::
>
>  Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz sailkatzeko: http://localhost:6083/Panda?ID=pav_586&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\aelortondo\Configuración%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Software\AntiSpam
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
>
>
>   




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago