[Librezale] Pantaila irakurleen inguruko duda bat

Manex Agirrezabal manex.agirrezabal a bildua gmail.com
As, Ots 24, 23:51:44, CET 2009


Iepa lagunak:

Proiektu batean nabil eta ez aurrera eta ez atzera nagoen momentu batean
nago.

Aber, aklaratzeko, ezagutzen al duzue Orca linuxeko pantaila irakurlea? eta
Jaws (Windowsekoa)?

Bi irakurle horiek pantailan kurtsoreak erakusten duena irakurtzen dute.
JAWS ez da oso ona, baina gutxienez ulertzen zaio. ORCA zerbait
ulergaitzagoa da. Kontua da, duela gutxi izan nuela EHUk egindako lan baten
berri, ahoTTS <http://aholab.ehu.es/tts/>hain zuzen ere. AhoTTS sistemak ez
du ahotsa sintetizatzen, baizik eta grabazio batzuen zatiak erabiltzen ditu
hitzak osatzeko. Bale, badakit esplikazioa ez dela guztiz zientifikoa izan,
baina gainetik ulertzeko eta gutxi gorabeherako ideia bat hartzeko besterik
ez zen hori.

Eta hor dago nire proiektuaren muina, posible al litzateke ahoTTS
sintetizadorearen iturburu kodea lortuta Orca-n integratzea? Hau da, Orcak
erabiltzen dituen ohizko sintetizadoreen ordez (Festival, espeak) ahoTTS
erabiltzea? Zuek ba al dakizue nola egin daitekeen hori?

Ez dakit ondo esplikatu naizen, baina neure helburua hori da, Orca
irakurlearekin ikusmen arazoak dituzten pertsonak linux erabiltzera
bultzatzea, oraingoz jende gehienak JAWS irakurlea eta Windows aukeratzen
baititu.

Zuen erantzunaren zain geratzen naiz eta aldez aurretik, txapatxo hau
irakurtzeagatik, eskerrik asko,

Manex Agirrezabal Zabaleta


PD: Banabil javascript ikasten e? Ez naiz krak bat izango, baina
document.write("Kaixo mundua!") idazten dakit, beraz, ia oinarri gehienak
harrapatu ditut, jiji.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090224/145c2016/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago