[Librezale] Pantaila irakurleen inguruko duda bat

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ost, Ots 25, 08:24:11, CET 2009


Aupa Manex!

Proiektua ederra dirudi, baina nire ezagupenekin ezin lagundu. Edonola 
hiri erantzuteko ORCA nahiko ondo ezagutu beharko dela dirudi eta hori 
ez duk erraz izango hemen aurkitzea.

 Egia esan ez haiz makala hire buruari helburuak ezartzerakoan. Hire 
buruari agindutakoa egiten baduk urruti iritsiko haiz.

Animo motel.

izan libre, izan euskaldun!

Ander.


Manex Agirrezabal(e)k dio:
> Iepa lagunak:
>
> Proiektu batean nabil eta ez aurrera eta ez atzera nagoen momentu 
> batean nago.
>
> Aber, aklaratzeko, ezagutzen al duzue Orca linuxeko pantaila 
> irakurlea? eta Jaws (Windowsekoa)?
>
> Bi irakurle horiek pantailan kurtsoreak erakusten duena irakurtzen 
> dute. JAWS ez da oso ona, baina gutxienez ulertzen zaio. ORCA zerbait 
> ulergaitzagoa da. Kontua da, duela gutxi izan nuela EHUk egindako lan 
> baten berri, ahoTTS <http://aholab.ehu.es/tts/>hain zuzen ere. AhoTTS 
> sistemak ez du ahotsa sintetizatzen, baizik eta grabazio batzuen 
> zatiak erabiltzen ditu hitzak osatzeko. Bale, badakit esplikazioa ez 
> dela guztiz zientifikoa izan, baina gainetik ulertzeko eta gutxi 
> gorabeherako ideia bat hartzeko besterik ez zen hori.
>
> Eta hor dago nire proiektuaren muina, posible al litzateke ahoTTS 
> sintetizadorearen iturburu kodea lortuta Orca-n integratzea? Hau da, 
> Orcak erabiltzen dituen ohizko sintetizadoreen ordez (Festival, 
> espeak) ahoTTS erabiltzea? Zuek ba al dakizue nola egin daitekeen hori?
>
> Ez dakit ondo esplikatu naizen, baina neure helburua hori da, Orca 
> irakurlearekin ikusmen arazoak dituzten pertsonak linux erabiltzera 
> bultzatzea, oraingoz jende gehienak JAWS irakurlea eta Windows 
> aukeratzen baititu.
>
> Zuen erantzunaren zain geratzen naiz eta aldez aurretik, txapatxo hau 
> irakurtzeagatik, eskerrik asko,
>
> Manex Agirrezabal Zabaleta
>
>
> PD: Banabil javascript ikasten e? Ez naiz krak bat izango, baina 
> document.write("Kaixo mundua!") idazten dakit, beraz, ia oinarri 
> gehienak harrapatu ditut, jiji.
>
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> *Panda IS 2008-ek gehitutako testua::*
>
> Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz 
> sailkatzeko: SPAM da! 
> <http://localhost:6083/Panda?ID=pav_1009&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5Caelortondo%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Software%5CAntiSpam>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>   




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago