Iepa lagunak:

Proiektu batean nabil eta ez aurrera eta ez atzera nagoen momentu batean nago.

Aber, aklaratzeko, ezagutzen al duzue Orca linuxeko pantaila irakurlea? eta Jaws (Windowsekoa)?

Bi irakurle horiek pantailan kurtsoreak erakusten duena irakurtzen dute. JAWS ez da oso ona, baina gutxienez ulertzen zaio. ORCA zerbait ulergaitzagoa da. Kontua da, duela gutxi izan nuela EHUk egindako lan baten berri, ahoTTS hain zuzen ere. AhoTTS sistemak ez du ahotsa sintetizatzen, baizik eta grabazio batzuen zatiak erabiltzen ditu hitzak osatzeko. Bale, badakit esplikazioa ez dela guztiz zientifikoa izan, baina gainetik ulertzeko eta gutxi gorabeherako ideia bat hartzeko besterik ez zen hori.

Eta hor dago nire proiektuaren muina, posible al litzateke ahoTTS sintetizadorearen iturburu kodea lortuta Orca-n integratzea? Hau da, Orcak erabiltzen dituen ohizko sintetizadoreen ordez (Festival, espeak) ahoTTS erabiltzea? Zuek ba al dakizue nola egin daitekeen hori?

Ez dakit ondo esplikatu naizen, baina neure helburua hori da, Orca irakurlearekin ikusmen arazoak dituzten pertsonak linux erabiltzera bultzatzea, oraingoz jende gehienak JAWS irakurlea eta Windows aukeratzen baititu.

Zuen erantzunaren zain geratzen naiz eta aldez aurretik, txapatxo hau irakurtzeagatik, eskerrik asko,

Manex Agirrezabal Zabaleta

PD: Banabil javascript ikasten e? Ez naiz krak bat izango, baina document.write("Kaixo mundua!") idazten dakit, beraz, ia oinarri gehienak harrapatu ditut, jiji.